Zerbitzu berria Bilboko Udal Liburutegietan

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburuen mailegua, otsailaren 25etik aurrera.

Nork eskatu ahal ditu beste udalerrietako liburuak Bilbon?
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko txartela duen edozein pertsona helduak.

Zelan eskatu behar dut?
Eskatzaileak instantzia bat bete behar du bere datuekin eta nahi duen liburuaren datuekin eta liburutegian aurkeztu, edo Interneten dagoen formularioa bete.

Zer eskatu ahal dut?
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste liburutegietako liburuak, gehienez 3, liburuak baldintza hauek betetzen badituzte:
– Bilboko udal liburutegietan ez egotea, ez eskuragarri, ez mailegatuta.
– Azken 2 urtetan, hau da, aurten edo ihaz, argitaratuak ez izatea.
– Umeentzako liburuak ez izatea.
– Komikiak, bidaiatzeko gidak, oposaketetarako temarioak, edo hizkuntza ikasteko liburuak ez izatea.

Zein da mailegu-epea?
Mailegu-epea 21 egunekoa da eta errenobazio 1 egin ahal da ez badu inork erreserbatu.

BILBOKO UDAL LIBURUTEGIEN LIBURUAK ESKATU NAHI DITUZTEN EUSKADIKO IRAKURKETA PUBLIKOKO LIBURUTEGIENTZAKO INFORMAZIOA

Nork eskatu ahal ditu Bilboko liburuak?
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko txartela duen edozein pertsona helduak.

Zer eskatu ahal zaie Bilboko liburutegiei?
Liburuak, baldintza hauek betetzen badituzte:
– Eskatzen duen liburutegiaren bilduman ez egotea, ez egotea, ez eskuragarri, ez mailegatuta.
– Azken 2 urtetan, hau da, aurten edo ihaz, argitaratuak ez izatea.
– Umeentzako liburuak ez izatea.
– Komikiak, bidaiatzeko gidak, oposaketetarako temarioak, edo hizkuntza ikasteko liburuak ez izatea.
– Irakurketa Klubetarako ez izatea.
– Bilbon asko eskatzen direnen artean ez egotea.

FANT

Maiatzaren 2tik 11ra Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen 25. edizioa egingo da. Ikus-entzuleei ezuste eta ekitaldi berezi asko eskaintzeko asmoz heltzen da zilarrezko ezteietara.

Aurrerapen gisa, Bilboko Udalak, ekitaldiaren antolatzaileak, zenbait jarduera eskainiko ditu, beste jaialdi batzuekin edo hiriko erakundeekin lankidetzan, berrikuntzen aurre-estreinaldiak, klasiko batzuen berrikuspena, hitzaldiak, emanaldiak eta ikus-entzule mota guztiengana heldu nahi duten beste proposamen batzuk.

Horrela, FANTek, maiatza aurretik bere ikus-entzuleekin elkartzeko aitzakia bilatzen du, eta hilean behin, Golem –Alhondiga zine aretoetan estatu mailako aurre-estreinaldi bat eskainiz egingo du. Lehenengoa hilabete honetako 31n izango da, 20:00etan, gazte generoko zinearen Goonien garaiari omenaldia eskaintzen dion Anouk Whissell, François Simard eta Yoann eta Karl Whissell-en “Verano del 84” (2018) film kanadiarrarekin.

Bilboko Udal Liburutegietan, hainbat pelikula, maileguan hartzeko zure eskura daude.

Bestalde, eLiburutegi izeneko Liburutegi digitaletik, maileguan,  pelikulak eta dokumentalak jaits ditzakezu.

eLiburutegiaren bidez gehien mailegatuta

Euskadiko liburutegi digitalak, eLiburutegiak, urtean zehar izandako 29.134 erabiltzailerekin eta 57.180 mailegurekin ‒aurreko urtean baino 11.724 mailegu gehiago (% 25,6 gehiago)‒ amaitu du 2018.

Joan den urtean,  eskaera handiena izan zuten hiru argitalpenak hauek izan dira: 19 Kamera, Jon Arretxerena;Ezekiel, Jasone Osororena, eta Patria, Fernando Arambururena.

eLiburutegiak eskaintzen dituen filmei dagokienez, eskaera handiena izan dutenak izan dira Amama, Asier Altunak zuzendua;Loreak, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendua, eta hirugarrena, Ozzy animazio-filma, Alberto Rodriguezek eta Nacho la Casak zuzendua.

Guztira, 16.400 liburu ezberdin izatez gain, eLiburutegiak 1.800 pelikula eta Daisy formatuko 600 audioliburu inguru ditu. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren helburua da laster 2.000 film izatea eta horien artean 300 inguru euskaraz izatea.

Liburutegi digital hau erabili ahal izateko, erabiltzaileak alta eman behar du Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko (EISP) liburutegi publikoren batean. Horrela, liburutegiko txartelaren bidez, erabiltzaile-izena eta sarbide-gakoa izango ditu;halakorik eduki ezean, EISPko liburutegi batera joan daiteke eskatzera. Euskadiko Irakurketa Sare Publikoak ia milioi bat erabiltzaile ditu.

Gehien mailegatu diren elaberriak Bilboko Udal Liburutegietan

2018an, gehien maileagatu diren eleberriak Bilboko Udal Liburutegietan.

Gazteleraz – En castellano:
1. Los ritos del agua / Eva García Sáenz de Urturi
2. Origen / Dan Brown
3. Eva / Arturo Pérez-Reverte
4. El fuego invisible / Javier Sierra
5. La mujer en la ventana / A. J. Finn
6. La jaula de sal / Ibón Martín
7. El día que se perdió el amor / Javier Castillo
8. La villa de las telas / Anne Jacobs
9. Las hijas del capitán / María Dueñas
10. Los pacientes del doctor García / Almudena Grandes

Euskeraz – En euskera:
1. Arotzaren eskuak / Alberto Ladron Arana
2. Jenisjoplin / Uxue Alberdi
3. Piztiaren begiak / Alberto Ladron Arana
4. Bihotz handiegia / Eider Rodriguez
5. Elkarrekin esnatzeko ordua / Kirmen Uribe
6. Prime-Time /John Andueza
7. Amaren eskuak / Karmele Jaio
8. Nora ez dakizun hori / Irati Jimenez
9. Arrutiren banda / Jon Arretxe
10. Horma / Anjel Lertxundi