Udan gehien mailegatuak

Hauek dira udan euskaraz gehien mailegatu ditugun eleberriak Bilboko Udal Liburutegietan.

• Zubigileak / Alfonso Zapico [nobela grafikoa]
• Jenisjoplin / Uxue Alberdi
• Azala erre / Danele Sarriugarte
• Bihotz handiegia / Eider Rodriguez
• Neska bat leku inposiblean / Xabier Amuriza
• Elkarrekin esnatzeko ordua / Kirmen Uribe

eLibuburutegia

eLiburutegiak audioliburuak eta filmak eskainiko ditu liburuez gain.

Gaurtik aurrera, 1.600 film eta 600 egokitutako audioliburu egongo dira eskuragarri. Atariak liburuak soilik eskaintzen zituen orain arte.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien plataforma da eLiburutegia. Orain arte, liburuz osatuta egon da soilik: 15.000 liburu baino gehiago daude atari publikoan eskuragarri, eta iaz 45.000 mailegu baino gehiago egin ziren. Aurten, proiektua bultzatzeko 1.600 film eta dokumental egongo dira eskuragarri atalean. Horretaz gain, plataforma digitalak egokitutako 600 audioliburu ere izango ditu.

Aprobetxa ezazu zure liburutegi txartela eLiburutegi plataformatik eduki digitalak eskuratzeko.

Informazio gehiago

IKERTZAILE KARNETA

Ikertzaileek mailegurako baldintza bereziak izan ditzakete Bilboko Udal Liburutegietan (dokumentu gehiago eta epe luzeagoa mailegurako)

Horretarako zera aurkeztu behar dute urtero liburutegian, ikerketa egiten ari diren erakundeak emandako agiria, ikertzaileak direla ziurtatzeko eta NAN edo pasaportearen fotokopia.

Nor izan daiteke ikertzailea?
– tesia, masterra, etab. egiten ari direnak
– ikastetxe bateko irakasleak direnak
– ikerketan zentro batean lan egiten dutenak
– ikerketak egiten ari direnak aldizkari batean argitaratzeko, edo web ofizial batean, etab.