Ordenadoreen erreserbak

Bilboko Udal Liburutegiek teknologia berria erabiliko dute publikora dauden ordenadoreak kudeatzeko.
Sistema honekin Internetera sartzean pribatasuna eta segurtasuna bermatzen dira eta zerbitzu hauek eskaintzen dira:
– Internetetik erreserbak egitea,
– norberaren erreserbak kontsultatu eta ezabatzea,
– hilero erabiltzaileen erabilera ordu kopurua kudeatzea,
– saioen luzeera kudeatzea,
– inpresioen ordainketa kudeatzea.

Zerbitzuari buruz informazio gehiago hemen:
http://www.bilbao.eus/cs/Satellite…

Liburutegi bakarra ez duena zerbitzu hau eskaintzen: Bilbao Musika.

Liburubila

 

Bilatzaile honek liburuak, diskoak eta dokumentu digitalak kontsultatu eta bilatzeko aukera eskaintzen du, aldi berean hainbat datu basetan:

– Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogoan
– Liburuklik: Euskadiko artxibo eta liburutegietako funtsa digitalizatuen datu-basean.
– eLiburutegia: liburu digitalak eta filmak mailegatzeko plataforman.

NOBEDADEA: PELIKULAK DESKARGATU AHAL DIRA.

https://www.liburubila.euskadi.eus

eLibuburutegia

eLiburutegiak audioliburuak eta filmak eskainiko ditu liburuez gain.

Gaurtik aurrera, 1.600 film eta 600 egokitutako audioliburu egongo dira eskuragarri. Atariak liburuak soilik eskaintzen zituen orain arte.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien plataforma da eLiburutegia. Orain arte, liburuz osatuta egon da soilik: 15.000 liburu baino gehiago daude atari publikoan eskuragarri, eta iaz 45.000 mailegu baino gehiago egin ziren. Aurten, proiektua bultzatzeko 1.600 film eta dokumental egongo dira eskuragarri atalean. Horretaz gain, plataforma digitalak egokitutako 600 audioliburu ere izango ditu.

Aprobetxa ezazu zure liburutegi txartela eLiburutegi plataformatik eduki digitalak eskuratzeko.

Informazio gehiago