Aldizkarien gida

 

LIBURUTEGIETAN DITUZUN ALDIZKARIEN GIDA BERRIA

Gida honetan Bilboko auzoetako Liburutegietan ditugun  aldizkarien zerrenda ikusi ahal duzue. Hiru aldizkari eraman ahal izango dira maileguan astebetez.

 Deusto (D), Begoña (B), Otxarkoaga (O), Rekalde (R), San Francisco (SF), Zurbaranbarri (Zu), San Adrian (SA), Zabala (Za), Irala (Ir), Ibaialde (Ib), Zorroza (Zo) eta Castañoseko (C) liburutegietan aldizkariak eraman ahal izango dituzu maileguan.
Bidebarrietako eta San Ignazioko aldizkariak bertan kontsultatzekoak dira.

Adizkarien gida

Nola erabili liburutegiko katalogoa

 

BULSeko liburutegi guztiek eskaintzen dute formakuntza katalogo informatizatua nola erabili ikasteko.

Bidebarrietako Liburutegian astero izaten dira katalogoa nola erabili ikasteko saioak: Norentzat zuzendua: edozein irakurleentzat.

  • Iraupena: 45 minutu.
  • Noiz:: astearte goizez eta ostegun arratsaldez
  • Izena emateko: 944150915 telefonoan edo bidebarrieta@bilbao.eus korreoan.
  • Edukia: bilaketak nola egin, maileguak zelan luzatu, erreserbak zelan egin, etab.

Zerbitzu berria: Liburu elektronikoen irakurgailuen mailegua

ereader

Irailaren 20tik aurrera udal liburutegiek liburu elektronikoak irakurtzeko gailuak mailegatuko dituzte. Liburutegi guztietan edukiko dituzu aparailu hauek, Buian izan ezik. Gailu hauek maileguan hartzeko ezinbestekoa izango da 18 urte beteta izatea, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko txartela aurkeztea NANarekin edo pasaportearekin batera, eta mailegu fitxa bat sinatzea, bertan erabilera-baldintzak onartzen direlarik.

Pertsona bakoitzari irakurgailu bakarra utziko zaio,  30 egunerako, eta epe hori ezin da luzatu. Erreserbak egin ahal izango dira.

Kontuan izan Bidebarrietako liburutegian mailegua eta itzulketa Egunerokotasun Gelan egin beharko dituzula.

Zelan berriztu Bilboko Udal Liburutegien maileguak

Renovación préstamo

1. Sar zaitez katalogoan http://www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua

2. Zure datuak sartu:…
Karneta: Erabiltzaile zenbakia da, txartela berrikoa.
Gakoa: zure jaiotze-data EEHHUUUU (eguna, hilea, urtea)

3. Zure izena agertuko da, orduan sartu “Nire liburutegia” atalean.

4. Hor zure maileguak ikusiko dituzu. Ondoan markatzeko kasilla bat badaukate epea luzatu dezakezu. Markatu kasilla eta “Berriztu” aukeratu. Ikusiko duzu epea luzatu dela.

Kontuan izan!
Maileguak berriztu ahal dituzu epea kadukatzeko 5 egun edo gutxiago falta direnean.
Beste erabiltzaile batek erreserba egin badu zure mailegu baten gainean ezin izango duzu dokumentu hori luzatu.

Ez ahaztu saioa itxi