Liburuaren Eguna Otxarkoagako Liburutegian

Liburuaren Eguna ospatzeko asmoz, Otxarkoaga eta Txurdinagako Gizarte- Hezkuntza Mahaiak bultzatuta eta Otxarkoagako Liburutegiaren partaidetzaz “Otxarkoaga auzo irakurlea” ekimena martxan jarri da.

Otxarkoagako adin guztietako auzokideei, dendariei eta bertan lan egiten dutenei irakurketaren aldeko ekintza samur batean parte hartzea proposatu zaie: bere buruen argazki bat atera eta auzoari kontatzea zergatik gustatzen zaien irakurtzea, zer irakurtzen duten, zer gomendatzen duten, etab.

Sortutako dokumentuak -argazkiz zein testuz osatuak- auzoko toki adierazgarrietan jarriko dira ikusgai liburuaren eguneko astean: anbulategian, plazan, udaltegian, saltokietan, eskola eta institutuetan…

Apirilaren 28tik Maiatzaren 12ra arte Otxarkoagako Udaltegian ere ikusi ahal izango dira.

Azaroko programa

azaroa

Bilboko Udal Liburutegien azaroko programak, honako hau eskaitzen du:

PROGRAMA

  • Ume eta gazteentzat: euskaraz eta gaztelaniaz ipuin kontaketak, hala nola, Papiroflexia eta Xakearen inguruko tailerrak.
  • Heldueentzat: azpimarratzekoak direlarik:
    • Hitzaldiak:
      • Bidebarrietako Kulturgune Serbitzuak eskainitako jarduerak:
        • Emakumeek Zientzia egiten dute
        • XX Symposium de Historia de Bilbao: Mujeres en la historia de Bilbao
      • Deustuko Liburutegian:
        • “En solidaridad con las migraciones forzosas”.  Ongi Etorri Errefuxiatuak Elkartea
    • Literatura Tailerren hasiera:
      • Literatura Tailerra, euskaraz. Bidebarrietako Liburutegian
      • Literary Club, ingelesez. Deustuko Liburutegian

Literatura Tailerren Egitaraua

Jarraitu irakurtzen…

Urtarrilako programa

urtarrila

Bilboko Udal Liburutegietan, urtea hasiko dugu, era guztietako eta adin guztientzako hainbat jarduera eskaintzen.

Urtarrilean zehar, haurrentzat ipuinkontaketak, magia, sukaldaritza, paper japoniarra, maskara tailerrak, hala nola liburu aurkezpenak, hitzaldiak eta Irakurketa Erraza saioak helduentzat.

Programa

Urriko programa

~MyBitmap

Bilboko Udal Liburutegietan, urrian zehar edonork parte hartzeko hainbat jarduera martxan jarri ditugu:

Ipuinkontaketak eta tailerrak bai euskaraz bai gaztelaniaz eta ingelesez, txikientzat, gazteentzat komiki tailerra eta helduentzat, errezitalak, kontzertuak, hitzaldiak… programa hauen barruan: Parrapean, Begoñako liburutegian, eta Bilbaopoesía, Bidebarrietan.

Horrez gain, Liburutegiaren Eguna dela eta, urriaren 24an, Bidebarrietako Liburutegian bisita gidatuak izango dira euskaraz eta gaztelaniaz.