BILBAOPOESIA

bpesia

Bidebarrieta Kulturguneak –Bidebarrietako Liburutegi barruan dagoen espazioak–Bilbok urtero poesiarekin duen topaketa handia jasoko du datorren astetik aurrera, bederatzi egunez. Programazioak musika, errezitaldiak eta egile garrantzitsuekin topaketak jasotzen ditu. “Poesia Babesleku” izenburupean, Bilboko Udalak antolatutako BILBAOPOESIAk hogei egile inguru elkartuko ditu, horien artean Jaime Siles edo Eloy Sánchez Rosillo, eta urriaren 21ean amaituko da, Wislawa Szynborska poeta poloniarrari eskainiko zaion azken ikuskizunarekin, Amaia Lizarralde, Helena Golab eta Ana Pimenta antzezleen eskutik.

BILBAOPOESIA literatur jaialdiaren jarduerak ostegunean, URRIAREN 13an, hasiko dira, mundu osoan ezaguna den Adonis poeta eta saiakeragile siriarraren poesia emanaldiarekin. Duela zenbait urtetik, Literatura Nobel Saria lortzeko hautagaien artean dago. Adonis poesia errezitaldiaren eta topaketaren protagonista izango da –arratsaldeko 19:30etik aurrera

BILBAOPOESIA irekiko duen ekitaldirako sarrerek 2 euro balio dute, eta salgai daude dagoeneko Bidebarrietako Liburutegian.

 

GABRIEL ARESTIREN EGUNA

Luxuzko hasiera horren ostean, BILBAOPOESIAren programazioa gure egile garrantzitsuenetako bati eskainiko zaio URRIAREN 14an, Gabriel Arestiri, 1933an Bilbon jaio zen egunarekin bat etorriz. Hori dela eta, Jon Kortazar UPV-EHUko katedradun eta Arestiren lanean adituak, bere poema batzuk aztertu eta Gabriel Arestik Euskaltzaindiarekin izan zuen harremana erakusten duten zenbait gutunen berri emango du. Arestiren poemei Arkaitz Estiballes bertsolariak jarriko die ahotsa.

Jarduera guztiak doakoak izango dira, 2 euroko sarrera eskatuko duen “Adonis” poeta siriarrarekin egingo den topaketa izan ezik.

+ INFO: www.bilbaokultura.net (Sekzioa: Bidebarrieta Kulturgunea) edo 010 telefono zenbakian.

PROGRAMA OSOA

Jarraitu irakurtzen…

Liburutegiaren Eguna

Urriaren 24an, Liburutegiaren Eguna ospatzen da, hori dela eta, Bilboko Udal  Liburutegietan,   honako jardera hauek burutuko ditugu.

escanear0006_3

BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAN

escanear0006_3SOLASALDIA: MIREN AGUR MEABE ETA ARANTXA URRETABIZKAIAREN LIBURUTEGIAK. Moderatzailea: Pili Kaltzada

Idazleok beraien liburutegiak eta irakurle experientziak jorratuko dituzte.

Helduentzat                                  Euskaraz

Urriaren 24an                                19:30etan

Jarraitu irakurtzen…