ANTZARA EGUNA

Egileak: Harkaitz Cano & Adur Larrea

Txalaparta, 2019

1984ko azaroaren 20an, Santi Brouard tiroz hil zuten Bilbon, bere pediatria kontsultan. Julian Sancristobalek, Espainiako estatuko Segurtasun idazkariak, eman zuen agindua eta dirua eman zion Rafael Masa poliziari, eta berak Luis Morcillori eta Rafael Sanchez Ocañari ordaindu zien hilketagatik. Brouarden heriotzak zirrara handia eragin zuen Euskal Herrian. HASI alderdiko lehendakaria, HBko mahai nazionaleko kidea, Bilboko alkateordea, parlamentaria eta mediku pediatra zen. Bere karisma eta konpromisoagatik, Euskal Herriko hainbat familia politikotan itzal handia izan zuen. Horiekin batera, politikari lekeitiarraren beste ezaugarri ezezagunago batzuk ere jaso ditu komiki honek, adiskide eta mediku hurbila, txantxazalea, irakurle amorratua eta euskaltzale petoa ere izan baitzen.

Komiki hau Bilboko udal liburutegi hauetan daukazu eskuragarri: Bidebarrieta, Begoña, Deustu, Errekalde, San Adrian, San Frantzisko eta Zurbaranbarri.

Iruzkindu

POLITICA DE PUBLICACIÓN DE COMENTARIOS

Los comentarios enviados e este blog están sujetos a revisión antes de su publicación. Este blog se reserva el derecho de no publicar aquellos comentarios que contengan lenguaje inapropiado, resulten ofensivos, insultantes, o faltos de consideración con el resto de las personas o atenten contra la legalidad. Tampoco se publicarán aquellos comentarios que no tengan relación con el tema, así como spam y publicidad. La Red de Bibliotecas Municipales no se responsabiliza de las opiniones vertidas por terceras personas en este blog.

*

Hurrengo artikuluaASTE HONETAKO JARDUERAK