EUSKAL ONOMASTIKAREN DATUTEGIA

Bilatu sarean izenak, abizenak eta toponimoak.

Euskal Onomastikaren Datutegian EODAn Euskaltzaindiak plazaratzen dituen datuak hiru atal nagusitan daude sailkatuta: deiturak, pertsona-izenak eta lekuak. Banaketa horretan islatzen dira onomastikaren jakintza-arloari aitortu ohi zaizkion bi sail nagusiak: antroponimia (pertsona-izenak, deiturak) eta toponimia (Euskal Herrikoa, mundu mailakoa).

Datutegira sarrera

Library of Congress liburutegiak Village People-n ‘Y.M.C.A.’ gay himnoa omendu du

Estatu Batuetan 2002tik urtero aukeratzen dituzte Estatu Batuetako Erregistro Nazionalean (NRPB) sartuko dituzten grabazioak etorkizuneko belaunaldientzat gordeta izateko. Erregistroan gordetakoen aniztasunak nazioen aberastasuna azpimarratzen du. Erregistro honetan 10 urte baino gehiago dituzten audioak gordetzen dituzte, esanguratsuak izan direnak “kultura, historia edo estetika kontuan hartuta”.

Aurten munduko liburutegirik handiena den Library of Congress-ek Village People-ren “Y.M.C.A” himno gay-a aukeratu du.

1977an, Jacques Morali eta Henri Belolo produktoreek musika talde bat sortu zuten entzulego homosexualak erakartzeko. Gay munduko estereotipoak parodiatzen zituzten (batzuentzat etekin handia atera ere)

Phil Hurtt eta Peter Whitehead konpositoreak aukeratu zituzten gay kantak egiteko. Kantarien janzkerak eta rola ere aukeratu zituzten, eta hauek, kantariak, kontu handiz selekzionatu zituzten. Haien artean hauek zeuden: bakeroa, motorzalea, soldadua, polizia eta eraikitze munduko langile bat. Jende askok horrela pentsatu arren, denak ez ziren homosexualak.

Eta Vilage People izena aukeratu zuten taldearentzat New York-en mutil homosexualak Village-an biltzen zirelako, eta jende askok hauek aipatzerakoan “Villageko mutilak” esaten zuen.

 

GAUR KOMIKIA!!!

Bizi garen ezohiko egoera dela eta, komiki egile asko beren lanak dohainik deskargatzeko aukera ematen ari dira haien sare sozialeetan bidez.

Horien artean,  “Apocalypse girl” Karras argitaletxekoa  El Torres-ek eginiko gidoipean eta R. Bordello-ren marrazkiekin proposatzen dizuegu.

Getxoko azken azokan ezagutzeko aukera izan genuen, eta hor aurkeztu zuen ekartzen dizuegun komiki hau.

Nerabe baten pasadizoak kinka larrian dagoen mundo batean, monstruak, aingeruak… denetarik dugu komiki honetan. Aukera paregabea etxetik gozatzeko.

Ausart zaitez sartzera!

 

Eskuragarri dohainik martxoaren 30ra arte https://karrascomics.com/comics/