LIBURUTEGIAK ITXITA DAUDE BAINA LANEAN JARRAITZEN DUGU

Nahiz eta Bilboko Udal Liburutegiak itxita egon alarma egoeragatik, gure jarduerarekin jarraitzen dugu eta zure esku jartzen ditugu zerbitzu digital hauek:

 

LIBURUTEGIEN BLOGEAN eta FACEBOOK-en hauek topatuko dituzu: berriak, dossierrak, gidak eta musika, zine eta irakurtzeko gomendioak. Gure edukinak partekatu ahal dituzu eta zure iritzia eman.

 

BILBOKO LIBURUTEGI DIGITALA   errepositorioak dohan eskaintzen dizkizu milaka dokumentu: liburuak, aldizkariak, foiletoak, partiturak, etab. denak Bilborekin erlazionatuta eta egile eskubideak kontuan hartuta.

 

 

eLiburutegia-k liburu eta pelikulen mailegu digitala eskaintzen digu. Sartu ahal izateko Euskadiko Erkidegoko udal liburutegi bateko bazkidea izan behar duzu.

 

EUSKADIKO IRAKURKETA PUBLIKOKO SAREA

RED DE LECTURA PÚBLICA DE EUSKADI

Si no tienes carné de biblioteca puedes solicitar el alta como socio-socia enviando un correo a: liburutegizerbitzua@euskadi.eus, asimismo si no recuerdas tus claves dínoslo y te las enviaremos.

 

GALDETU, LIBURUTEGIAK ERANTZUNGO DUTE  informazio zerbitzua da, Erdideko Autonomikoek eta Kultura Ministeritzak kudeatzen dutena, eta bertan Bilboko Udal Liburutegiek parte hartzen dute. Bidali zure galdera eta erantzungo dizugu.

 

Bilboko Udalak BILBAO udal egunkariaren aleak deskargatzeko aukera ematen dizu, azken zenbakia (2020ko apirilekoa) eta baita aurrekoak. Esteka honetan deskargatu ahal dituzu.