‘LARRIALDI KLIMATIKOA ETA KULTURA’ ONLINE MINTEGIA

Bilboko Udalak apirialren 24an ospatuko den “Larrialdi klimatikoa eta kultura” online mintegia antolatu du, Pyrenart-Poctefa Europako proiektuaren barruan

  • Sismògraf jaialdiak hartzen duen jardunaldian kultura-jarduerek ingurumenean duten eragina minimizatzeko kasu praktikoak aztertuko dira, kultura-sektoretik ingurumenari buruzko neurri azkar eta sendoak hartzeko.
  • Artearen historiaren, komisariotzaren, programazioaren eta praktika artistikoaren alorreko adituek hartuko dute parte.
  • Saioa online jarraitu ahal izango da www.facebook.com/BilbaoKultura eta www.youtube.com/bilbaokulturahelbideen bidez.
  • Informazio gehiago hemen.

GAUR, APIRILAREN 23, OSPATU LIBURUAREN EGUNA

 

Liburuei buruzko liburuak

Eleberri asko dira liburuei buruzkoak direnak, batzuetan liburu zehatz batzuk aipatzen dira, benetazkoak edo asmatutakoak, beste batzuetan protagonista idazle edo librero bat da, eta askotan liburudenda, liburutegi edo irakurketa talde batekoak dira garrantzitsuenak. Baina denek erakusten dute liburuekiko grina eta maitasuna.

Gaur, apilaren 23, itxitaldia arintzeko gonbite bat luzatzen dizuegu: liburuaren munduan murgildu zaitezte eleberri aukeraketa honen bidez.

Proposatzen dizkizuegun eleberri hauetariko asko eLiburutegia plataforman dituzue doan deskargatzeko, eta denak, berriro ateak zabaltzen diztuztenean, liburutegietan.

 

El mercader de libros / Luis Zueco

Thomas gazteak pizkunde garaiko Europa zeharkatzen du bere iraganetik ihesi. Amerikaren aurkikuntzaren eta inprentaren asmakuntzaren ondorengo urteak dira, Erdi Aroaren amaiera ekarriko duten aldaketa sakonen aldia. Mundu Berriarekiko zuen jakin-mina Espainiara eramango du, eta bertan liburu merkatari baekin hasiko da lanean.

 

Maitasun eleberriak irakurtzen zituen agureak / Luis Sepúlveda

Antonio José Bolivar Proaño El Idilion bizi da, Ekuadorreko Amazoniako herrixka urrun batean. Hara joan zen gaztetan emaztearekin eta hasierako garai gogorrak bertako indiarren laguntzaz gainditu zituzten; hala ere, Solivarren emaztea malariak jo eta hil egin zuen. El Idiliora bueltan, erdi indiar erdi txuri, ezin izan du gizarte zibilizatuan integratu, eta Rubicundo Loachamin dentista ibiltariak urtean bitan eramaten dizkion maitasun elaberriak irakurtzen ematen ditu egunak.

 

 

La mujer de papel / Rabih Alameddine

Aaliya, 70 urteko emakumea, Beiruteko bere apartamentuan eserita dago, tea hartzen eta hitz egiteko irrikan. Bere bizitza kontatzen digu, baina zer nolako bizitza … emakume bitxi eta maitagarri batena, paperez inguratuta, oroitzapen txarretatik literaturarekin babesten dena.

http://www.eliburutegia.euskadi.eus/libro/la-mujer-de-papel

 

La vida cuando era nuestra / Marian Izaguirre

“Bizitza gogokoa dut gurea zenean”, dio Lolak etxeko sukaldean aritzen den bitartean. Bizitza hura, hain berea eta ilusioz betea, lehen liburuz eta kafe-solasaldiek osatua eta herrialde bat eraikitzeko proiektuek egina. Baina 1936ko egun bat etorri zen.

http://www.eliburutegia.euskadi.eus/libro/la-vida-cuando-era-nuestra

 

La ladrona de libros / Markus Zusak

Eleberri ederra, izugarri gizatiarra eta zirraragarria, bederatzi urteko neska alemaniar baten abenturak deskribatzen dituena, neska bere amak adopzioan eman zuenetik gerra amaiera arte. Bere familia berriak, jende xumea eta nazismoarekin zerikusirik ez duena, irakurtzen irakatsiko dio eta Rudy bonbardaketak daudenean liburuen bidez tristurari aurre egitea lortzen du.



 

Firmin: aventuras de una alimaña urbana / John Savage

1960ko hamarkadan Boston-eko liburu denda bateko sotoan jaioa, Firmin-ek liburu baten orriak jaten irakurtzen ikasten du. Baina arratoi hezitua arratoi bakartia da. Familiak baztertuta, liburu saltzailearen, bere heroia eta porrot egin duen idazle baten adiskidetasuna bilatzen du.

http://www.eliburutegia.euskadi.eus/libro/firmin

 

Otra vida por vivir / Theodor Kallifatides

Hirurogeita hamazazpi urte zituela, idazle moduan blokeatuta, Theodor Kallifatides Greziara doa, bere jaioterrira. Testu eder honetan bizitza esanguratsuaren eta lanaren arteko harremana eta zahartzaroarekin zelan adiskidetu aztertzen ditu. Idazteari buruzko meditazio sakona eta erakargarria da, eta baita ere gutako bakoitzak mundu aldakor batean duen lekuari buruzkoa


 

La elegancia del erizo / Muriel Barbery

Parisko eraikin burges batean, Paloma, hamabi urteko neska bakartia eta Renée, atezain adimentsuak, irakurtzeko zaletasuna partekatzen dute.

http://www.eliburutegia.euskadi.eus/libro/la-elegancia-del-erizo

 

Criadas y señoras / Anjali Banerjeea

Liburu bat idaztearen aitzakia da hiru protagonistak hirurogeiko hamarkadan AEBetako hegoaldeko hiri txiki batean  aurreiritzien aurka elkartu eta matxinatzeko.

http://www.eliburutegia.euskadi.eus/libro/criadas-y-senoras

 

Los libros arden mal / Manuel Rivas

En esta novela, las vidas de los libros, las personas y el lenguaje se cruzan y entrelazan en un intenso relato de suspense que transcurre desde el siglo XIX hasta nuestros días, entre la atrocidad autoritaria y la indomable libertad.

 

El mapa del tiempo / Félix J. Palma

Obra trepidante, llena de amor y aventuras ambientada en la época victoriana, es también el particular homenaje del autor a la figura de H. G. Wells, autor de La máquina del tiempo, título clásico de la narrativa de ciencia ficción. El propio Wells es uno de los personajes de su novela, que sirve de nexo de unión con otros personajes, algunos reales, como Jack el Destripador, Bram Stoker o el Hombre Elefante.

http://www.eliburutegia.euskadi.eus/libro/el-mapa-del-tiempo

 

Mujeres que matan / Barrera Tyszka, Alberto

Un inusual club de lectura se convierte en la única forma de escape de un grupo de mujeres desesperadas en una Venezuela asolada por la crisis.

 

Vacío perfecto / Stanislaw Lem

Vacío perfecto es un espectacular experimento literario que se ha convertido por méritos propios en un referente mítico entre los lectores de Stanislaw Lem. Heredero de un género que exploraron con singular genio autores como Borges, Swift o Rabelais, se trata de una delirante colección de reseñas de libros inexistentes.

http://www.eliburutegia.euskadi.eus/libro/vacio-perfecto

 

La nevada del cuco / Blanca Busquets

Dos historias paralelas: Lali, una joven que no acaba de encontrar su lugar, se marcha a La Carena con su padre. Allí encontrará unos papeles de su bisabuela, Tònia, una mujer marcada por su tiempo que tenía pasión por la escritura que tenía que llevar a escondidas.

http://www.eliburutegia.euskadi.eus/libro/la-nevada-del-cuco

 

Mendel el de los libros / Stefan Zweig

Narra la trágica historia de un excéntrico librero de viejo que pasa sus días sentado siempre a la misma mesa en uno de los muchos cafés de la ciudad de Viena. Con su memoria enciclopédica, el inmigrante judío ruso no sólo es tolerado, sino querido y admirado por el dueño del café Gluck y por la culta clientela que requiere sus servicios. Sin embargo, en 1915 Jakob Mendel es enviado a un campo de concentración, acusado injustamente de colaborar con los enemigos del Imperio austrohúngaro.

 

El club de lectura del final de tu vida / Schwalbe, Will

¿Qué estás leyendo? Esa es la pregunta que le plantea Will Schwalbe a su madre, Mary Ann, mientras están sentados en la sala de espera del centro de atención a pacientes de cáncer del hospital Memorial Sloan-Kettering. La respuesta es un diálogo entre madre e hijo convertido en un particular club de lectura que provoca un acercamiento entre ambos.

 

La sociedad literaria Ojos de Liebre / Jaaskelainen, Pasi Ilmari

Durante tres décadas pocos han sido llamados a formar parte de la Sociedad Literaria Ojos de Liebre, creada por la afamada escritora Laura Nieves. Ahora, un nuevo miembro ha sido escogido: Ella Milana, una profesora de literatura que al cabo de pocos días descubrirá que detrás de este club se esconden muchos misterios.

 

Recuerdos del futuro / Hustvedt, Siri

Dos mujeres, una ciudad, un misterio: una escritora consagrada que trabaja en sus memorias redescubre los viejos diarios de su primer año en Nueva York, a finales de la década de 1970. Recién salida de un pueblo de Minnesota, sin apenas dinero y con hambre de nuevas experiencias, se deslumbra por todo lo que le ofrece la ciudad: su primer amor, los esbozos de su primera novela, la escena literaria que se abre ante ella, y, sobre todo, la obsesión por su vecina.

http://www.eliburutegia.euskadi.eus/libro/recuerdos-del-futuro

TXIKIENGAN IRAKURKETA SUSTATZEKO AHOLKUAK

 

Irakurtzea jarduera onuragarria da, batez ere txikitatik lantzen den ohitura bada.

Irakurketak laguntzen dio haurrari ikasten, dibertitzen, irudimena indartzen eta kontzentratzeko gaitasuna handitzen.

Irakurketaz gozatzea, beste edozein bezala, ikasi beharreko ohitura da. Ohitura hori sortzea gure esku dago neurri handi batean, gure seme-alaben heziketan parte hartzen baitu.

Hona hemen gomendio erraz batzuk txikien irakurketa sustetzeko:

 

Liburuak jostailuak izan behar dira

Irakurtzea jolasa izan behar da, denbora-pasa, ez eskola-lana.

Irakurketa beste jolas bat izatea lortu behar dugu: liburuaren edukiari buruzko marrazkiak egin ditzakegu, irakurketak dramatizatu eta puztu, dibertigarri bihurtuz.

Txikitatik, haurrek liburuak ukitu, ikertu eta gozatu behar dute. Horrela, hazi ahala, ez dituzte liburuak aspergarritzat hartuko.

 

Askatasuna ematea, ezer ez inposatzea

Irakurtzera behartzea akatsa da. Haurrek bere kabuz irakurtzea lortu behar da, eta hori lortzen da irakurketa dibertsio bat dela ikusten dutenean.

Irakurketan estimulazioa funtsezkoa da helburu hori lortzeko, baina ulertu behar da, helduentzat egun guztiak berdinak ez diren bezala, txikienentzat ere ez dira berdinak. Batzuetan, irakurtzeko ohitura arazorik gabe alda daiteke. Irakurketaren presiorik ez sentitzea da helburua.

 

Aholkua eskatzea eta liburutegiak bisitatzea oso baliagarria izan daiteke

Liburu bakoitza adin baterako gomendatuta dago, eta haurrek liburuekin lotzea funtsezkoa da irakurtzeko ohitura gal ez dezaten.

Liburutegitan liburuak begiratu, konparatu, deigarrienak aukeratu eta etxera eraman ditzakegu. Liburutegietako langileek kasu bakoitzerako liburu egokienak bilatzen lagunduko digute beti. Gainera, sarritan ipuin-kontalariak edo irakurketa-jarduerak programatzen dira, liburuetara hurbiltzen laguntzeko.

 

Elkarrekin irakurri eta adibidea eman

Haurrek irakurtzea nahi badugu, helduok irakurtzen dugula ikusi behar dute. Haurrek imitazioz jokatzen dute.

Zalantzarik gabe, aholku garrantzitsuenetako bat da. Ia ezerk ez ditu haurrak zerbait egitera bultzatzen helduengandik jasotzen duten adibidea baino, eta irakurketa ez da salbuespena.

Beraz… denok irakurtzera! Guztiok batera irakurtzen badugu, irakurketa bakardade edo aspertasun une batekin lotzeko aukera murrizten da haurretan.

 

Haien gustuak ezagutu eta errespetatzea

Haur guztiei jolas beretan jolastea gustatzen ez zaien edo zaletasun desberdinak dituzten bezala, liburu berak ere ez zaizkie gustatu behar. Gurasoek eta aitona-amonek inork baino hobeto ezagutzen dituzte “txikiak”, eta badakite zer  motatako istorio edo pertsonaiak gustatzen zaizkien gehiago.

Utzi haurrei liburuak aukeratzen. Gehien erakartzen dituztenak eta haien gustu eta zaletasunetara egokitzen direnak aurkitu behar dituzte. Ulertzen ez dituzten edo atentzioa ematen ez dieten lanak irakurtzea agintzen badiegu, seguru asko irakurketa aspergarria dela pentsatuko dute eta interesa galduko dute.

 

Txikitatik irakurtzea

Irakurketa ez da hasten haurra irakurtzen hasten denean, askoz lehenago baizik, gurasoek ipuinak eta istorioak irakurtzen dizkiotenean. Lehen haurtzarotik irakurri zaien pertsonei, irakurle onak izateko aukera gehiago dituzte.

Liburuak eta ipuinak eskaintzen dizkiguten istorio, pasadizo eta pertsonaiekin gozatzea, haien sekretuetan murgiltzea, haurren irudimena lantzeko onura ugari ekartzen duen jarduera da, irakurzaletasuna bultzatzen du, eta gurasoen eta seme-alaben arteko lotura ere indartzen du.

Haurrei ipuinak irakurtzea, dibertitzeko eta irakurzaletasuna sustatzeko une izateaz gain, gurasoen eta seme-alaben arteko harremana indartzen du, irudimena pizten du, hizkuntza eta arreta hobetzen ditu, bere burua landu eta garatzen du eta indartzea gaitasun logikoa garatzen laguntzen du.

 

Garrantzitsua da irakurtzeko guneak eta errutinak sortzea

Ulertu behar dugu irakurketa ez dela eskolako kontua soilik. Eskolan irakurtzen irakasten diete, baina ohitura bat sortzeko errutina bat sortu behar da, irakurtzeko ohitura bat, eta horretarako garrantzitsua da txikitatik hastea, baita irakurtzen ikasi baino lehen ere, ipuinak irakurriz, haiek marrazkiak begiratzen dituzten bitartean.

Etxean, jateko, jolasteko edo atseden hartzeko leku bat dagoen bezala, irakurketarekin lotutako espazio eta une bat egon behar da. Horrek eguneroko errutinak markatzen lagunduko du, txikiengan irakurtzeko ohitura sortzeko. Adibidez,irakurri eskolako lanak amaitzean, afaldu aurretik edo lotaratu baino lehen.

Irakurketa-errutina hori sortzeko denbora aldatu egingo da adinaren arabera, eta txikienei lagundu beharko diegu errutina horiek sortzen. 20-30 minutu bitartean ematea funtsezkoa da irakurtzeko ohitura on bat har dezaten.

 

Irakurtzen dituzten liburuei buruz hitz egin

Entzun itzazue, horrela haien denbora-pasa partekatuko dute eta motibatuago egongo dira. Adi izan eta galdetu irakurtzen ari direnari buruz.

Irakurri dituzun eta zuretzat interesgarriak izan daitezkeen liburuez ere hitz egin ezazu. Gustatzen zaiena baldin badakizu, erraza da, aurreratu zertan datza liburua eta piztu haien interesa.

 

Teknologia berriak tresna motibatzaileak dira

Gaur egun, hainbat baliabide elektroniko ditugu (ebook-ak, tabletak), eta, horien formatua oso erakargarria denez, haurrak irakurketara hurbiltzen lagun daitezke.

Irakurketa eta mundu digitala gero eta lotuago daude. Tabletak eta beste gailu elektroniko batzuk iristean, liburu interaktiboak iritsi ziren. Teknologia berrietara egokitu behar gara, eta papera eta tinta elektronikoa elkarrekin primeran bizi daitezkeela pentsatu. Baliabide berri horiei esker, audioen eta bideoen hipertestuekin osatu daiteke liburua, eta haiek arreta deituko diote, baita oharrak egiteko edo hiztegiak kontsultatzeko tresnekin ere.