HARRAPAZANK

Bilboko Udalaran HARRAPAZANK programak online bultzatuko du Bilboko gazteen sormena.

Sareko proben lehia, online talentu lehiaketa, tailer eskaintza oparoa eta programari amaiera emateko Harrapazank zuzeneko jaia dira autengo edizioko berrikuntza nagusiak. Dena 10 eta 18 arteko gazteentzako.

Programak hainbat sari banatuko ditu gailu eta opari-txarteletan, eta parte hartzeko xehetasunak www.harrapazank.eus webgunean eskura daitezke.

ASTIBERRIK NOBELA GRAFIKO DIGITALAK OPARITZEN DITU

 

Astiberri argitaletxeak “Lecturas a domicilio” eleberri grafikoak oparitzen ditu: https://www.astiberri.com/posts/astiberri-publica-lecturas-a-domicilio

Alarma egoera ezarri zenean, Astiberri harremanetan jarri zen komiki egile askorekin argitaratu barik beren etxeetan zeuzkaten istorioak biltzeko asmoarekin eta liburu digital batean doan argitaratzeko ideiarekin, horrela talento handia duten egile hauen lan ezezagunenekin itxialdia arinduko zuten.

Erantzuna itzela izan zen. Egun gutxitan hiru bilduma liburu osatzeko materiala lortu zuten. Horri esker, apirilan zehar 500 orrialde baino gehiago argitaratuko dituzte.

Orain bizi dugun egoera honetan, liburuak ez dira behar-beharrezkoak hartzen, baina irakurketa funtsezkoa izaten jarraitzen du. Astiberrik komikiak gure irakurketa menuan egon daitezen bultzatu nahi du, liburudendak eta liburutegiak berriz zabalik egon arte.

Gure eskerrik beroena idazle guzti hauei eta Astiberri berari ere, erakutsi duten eskuzabaltasunagatik.

 

EZ DOK HIRU. EUSKAL MUSIKAREN BENETAKO ISTORIOA

 

Etxean ordu asko igaro behar ditugun egun hauetarako, Tartean Teatroa konpainiakoek euren antzezlanak publiko egin dituzte eta Vimeo plataforman ikusi ahal ditugu.

“Ez dok hiru, Euskal musikaren benetako istorioa” hau helduei zuzenduriko proiektu bat da, umorez egina, euskaraz, Patxo Telleriaren testuen zigilu nahastezinarekin eta Mikel Martinezek eta Telleriak berak interpretatuta.

Esperientzia original honek euskal musikaren iruditeria komunean zehar bidaiaraziko digu, gure bihotzetan geldialdia eginez, geure euskal istorio txiki handiaren errepaso ironiko, absurdo eta dibertigarriaren bitartez. Abentura hori biziko dugu bi interpretatzaileekin eta agertokian lagun izango dituzten hiru musikari-aktorerekin, hitzari, euren ohiko lan-tresnari, zuzeneko musikaren indar eszenikoa gehituz.

https://vimeo.com/216812008

Gainerako antzezlanen saioak esteka honetan daude ikusgai.

http://www.kulturklik.euskadi.eus/…/tartean…/z12-detalle/eu/