LIBURUTEGIAK ITXITA

Eusko Jaurlaritzako maiatzaren 10eko 8/2020 Dekretua aplikatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegiak itxita egongo dira oraingo fasean, beraz, Bilboko Udal Liburutegiak publikora itxita egongo dira hurrengo abisua eman arte.

Maileguak itzultzeko data atzeratu egingo da behar beste, maileguak dituztenak isunik jaso ez dezaten maileguak ez itzultzeagatik.

Liburutegiak lineako zerbitzuak eskaintzen dituzte 24 orduz astean 7 egunez, adibidez, liburu eta pelikulen mailegu digitala, bildumako dokumentu digitalizatuak, Irakurketa eta zine gomendioak eta kultura informazioa, besteak beste, sare sozialetan.