Liburutegiak zabalik daude eta hiritarrek apalategietatik liburuak, pelikulak etb har ditzakete

 

LIBURUTEGIAK ZABALIK EGONGO DIRA ETA HIRITARREK APALATEGIETATIK LIBURUAK, PELIKULAK, ETAB. HAR DITZAKETE

PROTOKOLOA

– Maskarilla erabiltzea derrigorrezkoa da.
– Eskuak jelarekin garbitzea derrigorrezkoa da.
– Seiñaleak eta langileen jarraibideak errespeta itzazu.

Liburutegiek zerbitzu hauek eskaintzen dituzte: liburuak, pelikulak eta musika etxera eramateko, irakurtzeko eta ikasteko lekuak, wifi eta informazio zerbitzua.

MAILEGUA

Itzultzen diren maileguak 7 egun egongo dira kuarentenan berriro mailegurako prest izan baino lehen. Kuarentena pasatu arte ez da itzulketa egingo sistema informatikoan, horregatik maileguan eduki dituztenen izenean jarraituko dute, baina horrek ez du isunik eragingo eta mailegu berriak egin ahal izango dira.

Ez da liburutegien arteko mailegu zerbitzurik eskainiko eta ez da trasladatuko Kanpoko Gordailuko libururik.

BIDEBARRIETA

Liburutegiaren ordutegi orokorra astelehenetik ostiralera: 8:30 – 19:30 h.

IRAKURKETA ETA IKASTEKO GELA, astelehenetik ostiralera: 8:30 – 14:30 eta 15:30 – 19:30 (gela itxita egongo da garbiketarako 14:30tik 15:30tara)
Jesarleku kopurua: gehienez 26.
Sarbidea kontrolatua da, sarreran txartelak banatzen direlarik.
Goizean zehar banatutako txartelak ez dira baliozkoak arratsalderako. Arratsaldez txartel berria jasotzea beharrezkoa da.

MAILEGUA: irakurleak apalategietatara hurbildu daitezke, baina Atal Orokorreko dokumentuak aurreko egunean eskatu behar dira:
– liburutegian bertan
– 944150915 telefonoan
– bidebarrieta@bilbao.eus korreoan

ITXITA DAUDEN LIBURUTEGIAK
Buia, Irala, San Adrian, Zabala.

COVID-19 dela eta sortu den egoera normaltzen den heinean gainontzeko zerbitzuak zabalduko dira.

Eskerrik asko zure laguntzagatik!

Informazio gehiago liburutegien webgunean:

www.bilbao.eus/bibliotecas

Iruzkindu

POLITICA DE PUBLICACIÓN DE COMENTARIOS

Los comentarios enviados e este blog están sujetos a revisión antes de su publicación. Este blog se reserva el derecho de no publicar aquellos comentarios que contengan lenguaje inapropiado, resulten ofensivos, insultantes, o faltos de consideración con el resto de las personas o atenten contra la legalidad. Tampoco se publicarán aquellos comentarios que no tengan relación con el tema, así como spam y publicidad. La Red de Bibliotecas Municipales no se responsabiliza de las opiniones vertidas por terceras personas en este blog.

*

Hurrengo artikuluaBidebarrieta Kulturgunea