Bernardo Atxagak eta Mikel Valverdek elkarrekin egindako azken liburua aurkeztu dute Deustuko Udal Liburutegian

Asteartean, azaroak 24,  Deustuko udal liburutegian, Bernardo Atxagak eta Mikel Valverdek, haurrentzako argitaratu duten azken liburua aurkeztu zuten, Ata Pank eta Ate Punky. (Pamiela-Kalandraka.  Idazleak eta marrazkilariak prentsa aurrekoa eman zuten. Ondoren, Deustuko ikastolako lehen hezkuntzako ikasle batzuekin solasaldian aritu ziren.

Mila esker, Carmen eta Pellori (Pamiela-Kalandraka) eta Bernardo Atxaga eta Mikel Valverderi.

Bernardo Atxaga idazleak eta Mikel Valverde marrazkilariak ‘Ata Pank eta Ate Punky’ umorezko haur-liburu ilustratu berria aurkeztu dute. Aldi berean «gaixtoak eta gizajoak» diren bi ahateren istorioa kontatzen du ipuinak.

Bernardo Atxaga idazleak eta Mikel Valverde marrazkilariak elkarrekin egindako azken liburua aurkeztu dute astearte honetan Deustuko Udal liburutegian. ‘Ata Pank eta Ate Punky’ izeneko haur-liburu ilustratua da eta umorea eta kritika nahasten ditu aldi berean «gaiztoak eta gizajoak» diren bi ahateren istorioa kontatzean.

Azaldu dutenez, zoologikora joan eta lehoia gogaitzeko asmoa duten Ata Pank eta Ate Punky ahateei buruz doa kontakizuna. Zoologikora joan aurretik, ile-apaindegitik pasatzea erabakitzen dute, gandorrak tente izateko lehoiaren aurrean daudenean.

Liburuaren bigarren zatian, berriz, bi ahateek burua oso handia duen Nelo izeneko txakur batekin izandako bizipenak kontatzen dira. Txakurrak haien laguna dela uste du, baina ahateek zirikatu besterik ez dute egiten. Liburuan umore eta kritika nahasketa dagoela adierazi du Atxagak.

Atxagak eta Valverdek elkarrekin zein ondo lan egiten duten azpimarratu dute. «Atxagarekin oso gustura lan egiten dut, adiskidetasuna modu berean ulertzen dugu eta lan egiten dugunean konfiantza eta errespetua daude, eta hori oso garrantzitsua da liburu ilustratu bat egiterako orduan», adierazi du Valverdek. Atxagak, bere aldetik, «lagun artean lan egitea zein polita den» nabarmendu du.

Biek umorea gustuko dutela azpimarratu dute, eta liburuan testuaren eta marrazkien artean «erabateko ulermena» dagoela. «Denak du bere jarioa eta primeran uztartzen da», esan du Valverdek.

Iruzkindu

POLITICA DE PUBLICACIÓN DE COMENTARIOS

Los comentarios enviados e este blog están sujetos a revisión antes de su publicación. Este blog se reserva el derecho de no publicar aquellos comentarios que contengan lenguaje inapropiado, resulten ofensivos, insultantes, o faltos de consideración con el resto de las personas o atenten contra la legalidad. Tampoco se publicarán aquellos comentarios que no tengan relación con el tema, así como spam y publicidad. La Red de Bibliotecas Municipales no se responsabiliza de las opiniones vertidas por terceras personas en este blog.

*

Hurrengo artikuluaLiteratura Tailerrak Bilboko Udal Liburutegietan