Libros de película: hitzetatik irudietara

Bidebarrietako Liburutegiko Egunerokotasun Gelan erakusketa berria.

Literatura eta zinema, zinema eta literatura. Liburua edo filma? Arte gisa ulertutako literaturaren eta ikuskizuntzat jotako zinemaren arteko polemika ez da gaurkoa, zineman egindako lehen egokitzapenarekin bat jaio zen, hau da, zinemaren beraren hastapenetan.

Film sorta txiki honek literaturaren eta zinemaren arteko harremana nabarmendu nahi du. Bi diziplina horiek abenturarako zubia dira, helburu komun batekin: istorioak kontatzea. Zinemak irudia erabiltzen du arreta eta emozioa erakartzeko, eta liburuan, berriz, hitza erabiltzen da fantasiazko irudiak sortzeko.

“Libros de pelicula: hitzetatik irudietara” istorio hauetan ezkutatzen diren liburuak ezagutzeko gonbidapena da. Ikusteko eta irakurtzeko gonbidapena. Murgildu unibertso ziraragarri honetan, aurrera!!!

Iruzkindu

POLITICA DE PUBLICACIÓN DE COMENTARIOS

Los comentarios enviados e este blog están sujetos a revisión antes de su publicación. Este blog se reserva el derecho de no publicar aquellos comentarios que contengan lenguaje inapropiado, resulten ofensivos, insultantes, o faltos de consideración con el resto de las personas o atenten contra la legalidad. Tampoco se publicarán aquellos comentarios que no tengan relación con el tema, así como spam y publicidad. La Red de Bibliotecas Municipales no se responsabiliza de las opiniones vertidas por terceras personas en este blog.

*

Hurrengo artikuluaBidaiaren Txokoa. Erakusketa Begoñako Liburutegian: “Bidez bide bi gurpil gainean”