UMEEN AISIALDI HEZIGARRI ETA OSASUNGARRIA ASTEA SANTUAN

BILBOKO UDALAK ABIAN JARRI DITU DATORREN ASTE SANTURAKO KONTZILIAZIO ETA UMEEN AISIALDI HEZIGARRI ETA OSASUNGARRIKO BERE PROGRAMAK

  • Eskaintza 3 eta 13 urte bitarteko adingabeak dauzkaten familientzat da, eta eskola-oporretako bi asteetan gauzatuko dira, Uriko udaltegietan eta kiroldegietan.
  • Guztira, 1.581 plaza eskaintzen dira: 699, umeen udalekuetakoak, eta 882, “Aste Santuan primeran kirola eginez” programakoak. Baterako zein besterako izena emateko epea otsailaren 26an hasten da.
  • Bilboko Udalaren helburua da laneko eta familiako bizimodua uztartzen laguntzea, eta, aldi berean, aukerak ematea umeek trebetasun berriak eta jokoak ezagutzeko eta beren inguruetako adingabeekin harremanak izateko.
  • Programak aldatzeko aukera izango da, osasun egoerak eskatuz gero.

 

UDALAREN UDALEKUAK UMEENTZAKO

Udalaren umeentzako udalekuak 3 eta 11 urte bitarteko adingabeentzat dira (2009tik 2017ra bitartean jaiotakoentzat).

Jardueren gaiek Uria izango dute ardatz, eta kaleen plakekin, Bilboko zubiekin edo Bilboko Guggenheim Museoko hamarratzarekin edo Puppyrekin zerikusia duten jarduerak izango dira. Euskaraz eta gaztelaniaz izango dira.

Jarduerak, beraz, Deustu, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Zazpi Kaleak, Abando, Irala, Basurtu, Zorrotza eta Abusu-La Peñako udaltegietan gauzatuko dira; Abusu-La Peñakoan, gainera, lehenengo bider izango da programa horretarako lekuak eskainiko dituena. Jarduera gehienak dena delako Udaltegiaren inguruetako gune zabaletan izango dira, hala nola Europa edo Etxebarria parkeak, Areatza edo Olabeaga pasealekua.

Izen-ematea otsailaren 26tik aurrera, ostirala, egin daiteke, 944010010 (010) telefonora deituz edo www.bilbao.eus udal webgunean.

ASTE SANTUAN PRIMERAN KIROLA EGINEZ

Bilboko Udalak abian jarri du “Aste Santuan primeran kirola eginez” izeneko aisialdiko programa osasungarria ere, 882 plazarekin, 6 eta 13 urte bitarteko umeentzat; aukera izango dute kirol batean eta bestean aritzeko, hala nola badmintona, saskibaloia, areto-futbola, areto jockeya, uretako jokoak edo aretoko beste joko batzuk. 42 plaza, bestalde, dibertsitate funtzionala duten adingabeentzat dira.

Aste Santuan primeran kirola eginez” programa, beraz, martxoaren 29an, 30ean eta 31n gauzatuko da, eta bai ere apirilaren 6an, 7an, 8an eta 9an, Deustuko, San Inazioko eta Txurdinagako kiroldegietan, 9:00etatik 14:00etara, sartzeko ordutegi malguarekin, 8:30etik hasita.

Izena ematea Bilbao Kirolak-en web orrian egin behar da, egun bakoitzerako, eta baita ere kiroldegietako salmenta makinetan, otsailaren 26tik aurreraBilbao Kirolak-en abonatuak diren pertsonentzat, 10,40 euroko prezioan, eta martxoaren 1ean, eguenarekin, Bilbao Kirolak-en abonatuak ez diren pertsonentzat, 12,50 euro eguneko.

Behin izena emandakoan, inprimaki bat eta adingabeen covid-19aren inguruko erantzukizunezko adierazpen bat bete beharko dira eta dagokion kiroldegian entregatu, edo helbide honetara igorri: bk@kirolak.bilbao.eus.

42 plaza dibertsitate funtzionala duten adingabeentzat izango dira, San Inazioko kiroldegian. Kasu horretan, izen-ematea Kirol Egokituaren Euskal Federazioaren bitartez egingo da, 622022063 telefonora deituz.

Hala Umeentzako Udalaren Udalekuak nola “Aste Santuan primeran kirola eginez” programa unea-unean indarrean diren segurtasun sanitarioko neurriei jarraituz gauzatuko dira; hala, egoerak eskatuz gero, gertatu liteke programak aldatzea eta/edo bertan behera uztea.

Iruzkindu

POLITICA DE PUBLICACIÓN DE COMENTARIOS

Los comentarios enviados e este blog están sujetos a revisión antes de su publicación. Este blog se reserva el derecho de no publicar aquellos comentarios que contengan lenguaje inapropiado, resulten ofensivos, insultantes, o faltos de consideración con el resto de las personas o atenten contra la legalidad. Tampoco se publicarán aquellos comentarios que no tengan relación con el tema, así como spam y publicidad. La Red de Bibliotecas Municipales no se responsabiliza de las opiniones vertidas por terceras personas en este blog.

*

Hurrengo artikuluaeLiburutegia