Biblioteka 1Arantza

All articles by Biblioteka 1

 

ASTELEHENEAN LIBURUTEGIAK ZABALIK

Irudimena. Jakintza. Kultura. Zientzia. Poesia. Artea. Oroimena. Gaurkotasuna. Etorkizuna. Euskadiko liburutegi publikoak parez pare irekiko ditugu ateak mundu berriak ezagutu eta bizi ditzazun. Une zailenetan zugandik hurbil izan gara, eLiburutegiari esker. Eta orain, ekainaren 1etik aurrera, berriz ere zurekin elkartuko gara. https://blogbibliotekak.bilbao.eus/core/wp-login.php?redirect_to=http%3A%2F%2Fblogbibliotekak.bilbao.net%2Fcore%2Fwp-admin%2F&reauth=1  

 

EKAINAREN 1ETIK AURRERA LIBURUTEGIAK ZABALIK

Liburutegiak zabalik egongo dira: ekainaren 1etik aurrera. Eskaintzen diren zerbitzuak: irakurleek etxean dituzten maileguak ekar ditzakete bueltan, eta aurreko egunean eskatu dituzten maileguak hartu. Zelan eskatu maileguak: Liburutegira mezu elektronikoa bidaliz edo telefonoz deitzen. Liburutegira nola sartu: Maskarilla jarrita eta txandaka. Informazio berria dagoenean hemen idatziko dugu.

 

HIRIA BIRPENTSATU – Irakurketa gomendioak

 

 

HOMOFOBIARI BURUZKO PELIKULAK ELIBURUTEGIAN

Atzo liburuen txanda izan zen, gaur, berriz, pelikulena. Maiatzaren 17an Homofobiaren aurkako Naiozarteko Eguna dela aprobetxatuz, hona hemen eLiburutegitik deskargatu ahal diren homofobiari buruzko liburuak:   Izenburua: Closet monster Zuzendaria: Stephen Dunn Aktorak: Isabella Rossellini, Joanne Kelly, Aaron Abrams, Connor Jessup Urtea: 2015 Generoa: Drama Oscar busca su sitio en el mundo mientras trata de olvidar sus traumas de infancia,
Jarraitu irakurtzen…

 

HOMOFOBIAREN AURKAKO LIBURUAK

Maiatzaren 17an Homofobiaren aurkako Naiozarteko Eguna dela aprobetxatuz, hona hemen eLiburutegitik deskargatu ahal diren gaiari buruzko liburuak:   Egilea: André Aciman Argitaletxea: Alfaguara Urtea: 2018 En una localidad de la costa de Italia, durante la década de los ochenta, la familia de Elio instauró la tradición de recibir en el verano a estudiantes o creadores jóvenes
Jarraitu irakurtzen…

 

LIBURUTEGIAK ITXITA

Eusko Jaurlaritzako maiatzaren 10eko 8/2020 Dekretua aplikatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegiak itxita egongo dira oraingo fasean, beraz, Bilboko Udal Liburutegiak publikora itxita egongo dira hurrengo abisua eman arte. Maileguak itzultzeko data atzeratu egingo da behar beste, maileguak dituztenak isunik jaso ez dezaten maileguak ez itzultzeagatik. Liburutegiak lineako zerbitzuak eskaintzen dituzte 24 orduz astean 7 egunez,
Jarraitu irakurtzen…

 

MAILEGUEN EPEA BEHAR BESTE LUZATUKO DA ISUNIK EZ EGOTEKO

    Udal liburutegiek maileguen epea behar beste luzatu egingo dute maileguak dituztenek isunik jaso ez dezaten ezin dituztelako itzuli. Liburutegiak berriz ireki baino lehen publikoki abisatuko da mailegu eta itzulketak noiz eta nola egin informatuz.

 

MARIVÍ BILBAOREN PELIKULAK ELIBURUTEGIAN

MARIVÍ BILBAO bilbotarraren pelikulak eLiburutegian, deskargatzeko edo zuzenean ikusteko:    La venta del Paraíso (2012) Basado en una novela de Emilio R. Barrachina, este emotivo drama nos habla de la inmigración, la crisis económica, la exclusión y del lado más oscuro y real de la actualidad. Aura María, joven mexicana con un oculto y conflictivo pasado,
Jarraitu irakurtzen…

 

BILBOKO HERRITARREN %35EK BAINO GEHIAGOK DU UDAL-LIBURUTEGI PUBLIKOEN TXARTELA

  Liburutegietara joateko ohitura %3,2 hazi zen 2019an, 750.000 lagun izateraino. Bilboko Udal Liburutegien Sareko erabiltzaileak gustura edo oso gustura daude zerbitzuarekin, inkesten arabera. Gehiago irakurri hemen.

 

FEMINISMOA GAZTEENTZAT ELIBURUTEGIAN

DIARIO DE UNA REBELDE Egilea: María Murnau Hizkuntza: gaztelania Argitaletxea: Literatura Random House Urtea: 2019 Gomendatuta adina: 12 urtetik aurrera eLiburutegian deskargatzeko: http://www.eliburutegia.euskadi.eus/libro/diario-de-una-rebelde   FEMINISMO ILUSTRADO Egileak: María Murnau y Helen Sotillo Hizkuntza: gaztelania Argitaletxea: Montena Urtea: 2017 Gomendatuta adina: 12 urtetik aurrera eLiburutegian deskargatzeko: http://www.eliburutegia.euskadi.eus/libro/feminismo-ilustrado   LAS CHICAS SON DE CIENCIAS Egileak: Irene Cívico y Sergio Parra Hizkuntza: gaztelania
Jarraitu irakurtzen…

 

KORONAVIRUSARI BURUZKO 123 GALDERA

Deskargatu doan Marian García eta Arantxa Castañoren liburua, non koronabirusari buruz 123 galderei erantzuna topatuko duzu. 2020ko apirilaren 23ko lehen edizio digitala da. Marian García, @boticariagarcia bezala ezagunagoa dena, Farmazian doktorea da eta graduatua Giza nutrizioan eta dietetikan, eta Optika eta optometrian. Klaseak ematen ditu Isabel I Unibertsitatean Nutrizio graduan eta baita sare sozialetan eta medioetan
Jarraitu irakurtzen…

 

ENRIQUE URBIZUREN PELIKULAK ELIBURUEGIAN

Enrique Urbizu bilbotarraren pelikulak eLiburutegitik deskargatzeko edo zuzenean ikusteko: GENERACIÓN KRONEN Generoa: Dokumentala Iraupena: 74 minutu Zuzendaria: Luis Mancha Aktoreak: Ray Loriga, Juan Manuel de Prada, Pedro Maestre, Benjamín Prado, Luis Magrinyá, Enrique Urbizu, José Ángel Mañas, Juana Salabert, Fernando Garcillán, Pablo González Cuesta, Constantino Bértolo, Sabas Martín Urtea: 2015 Deskribapena: ¡Qué aconteció en aquellos
Jarraitu irakurtzen…

 

‘LARRIALDI KLIMATIKOA ETA KULTURA’ ONLINE MINTEGIA

Bilboko Udalak apirialren 24an ospatuko den “Larrialdi klimatikoa eta kultura” online mintegia antolatu du, Pyrenart-Poctefa Europako proiektuaren barruan Sismògraf jaialdiak hartzen duen jardunaldian kultura-jarduerek ingurumenean duten eragina minimizatzeko kasu praktikoak aztertuko dira, kultura-sektoretik ingurumenari buruzko neurri azkar eta sendoak hartzeko. Artearen historiaren, komisariotzaren, programazioaren eta praktika artistikoaren alorreko adituek hartuko dute parte. Saioa online jarraitu
Jarraitu irakurtzen…

 

GAUR, APIRILAREN 23, OSPATU LIBURUAREN EGUNA

  Liburuei buruzko liburuak Eleberri asko dira liburuei buruzkoak direnak, batzuetan liburu zehatz batzuk aipatzen dira, benetazkoak edo asmatutakoak, beste batzuetan protagonista idazle edo librero bat da, eta askotan liburudenda, liburutegi edo irakurketa talde batekoak dira garrantzitsuenak. Baina denek erakusten dute liburuekiko grina eta maitasuna. Gaur, apilaren 23, itxitaldia arintzeko gonbite bat luzatzen dizuegu: liburuaren
Jarraitu irakurtzen…

 

TXIKIENGAN IRAKURKETA SUSTATZEKO AHOLKUAK

  Irakurtzea jarduera onuragarria da, batez ere txikitatik lantzen den ohitura bada. Irakurketak laguntzen dio haurrari ikasten, dibertitzen, irudimena indartzen eta kontzentratzeko gaitasuna handitzen. Irakurketaz gozatzea, beste edozein bezala, ikasi beharreko ohitura da. Ohitura hori sortzea gure esku dago neurri handi batean, gure seme-alaben heziketan parte hartzen baitu. Hona hemen gomendio erraz batzuk txikien irakurketa
Jarraitu irakurtzen…

 

MORTADELO, FILEMÓN ETA BIRUSAK

  Gehien ezagutzen ditugun tebeoetako agenteek 60 urteko ibilbidean denari egin diote aurre, eta jakina, orain etxean egotera derrigortzen gaituen birus gaiztoa bezalakoak ere ez dira falta izan. Ando pasa Santurtziko liburutegiek eskaintzen dizkiguten biñeta hauekin. https://elbolintxies.wordpress.com/2020/04/21/mortadelo-filemon-y-los-virus/#more-13436  

 

HARRAPAZANK

Bilboko Udalaran HARRAPAZANK programak online bultzatuko du Bilboko gazteen sormena. Sareko proben lehia, online talentu lehiaketa, tailer eskaintza oparoa eta programari amaiera emateko Harrapazank zuzeneko jaia dira autengo edizioko berrikuntza nagusiak. Dena 10 eta 18 arteko gazteentzako. Programak hainbat sari banatuko ditu gailu eta opari-txarteletan, eta parte hartzeko xehetasunak www.harrapazank.eus webgunean eskura daitezke.

 

ASTIBERRIK NOBELA GRAFIKO DIGITALAK OPARITZEN DITU

  Astiberri argitaletxeak “Lecturas a domicilio” eleberri grafikoak oparitzen ditu: https://www.astiberri.com/posts/astiberri-publica-lecturas-a-domicilio Alarma egoera ezarri zenean, Astiberri harremanetan jarri zen komiki egile askorekin argitaratu barik beren etxeetan zeuzkaten istorioak biltzeko asmoarekin eta liburu digital batean doan argitaratzeko ideiarekin, horrela talento handia duten egile hauen lan ezezagunenekin itxialdia arinduko zuten. Erantzuna itzela izan zen. Egun gutxitan hiru bilduma liburu
Jarraitu irakurtzen…

 

EZ DOK HIRU. EUSKAL MUSIKAREN BENETAKO ISTORIOA

  Etxean ordu asko igaro behar ditugun egun hauetarako, Tartean Teatroa konpainiakoek euren antzezlanak publiko egin dituzte eta Vimeo plataforman ikusi ahal ditugu. “Ez dok hiru, Euskal musikaren benetako istorioa” hau helduei zuzenduriko proiektu bat da, umorez egina, euskaraz, Patxo Telleriaren testuen zigilu nahastezinarekin eta Mikel Martinezek eta Telleriak berak interpretatuta. Esperientzia original honek euskal
Jarraitu irakurtzen…

 

AFRIKAKO ZINEA

    Afrikar pelikula hauek proposatzen dizkizuegu dohan deskargatzeko edo zuzenean ikusteko eFilms erabiliz, eLiburutegia plataformaren barruan. http://www.eliburutegia.euskadi.eus/efilms    

 

BILBOKO KULTURA AGENDA

Kultura-jarduerez aurrez aurre gozatzerik ezin denez, kultura zuen etxeetara eramaten lagundu nahi dugu. Bilboko Udaleko Kultura Sailetik kultur proposamen online batzuk zuekin partekatzen ditugu gure desiorik onenekin. http://bilbaokultura.eus/wp-content/uploads/2020/04/AGENDA-KULTURALA-BilbaoEtxean.pdf  

 

OPERA ETXEAN

ABAO Bilbao Opera-k, Bilboko Operaren Lagunen Elkarteak bere katalogoko izenburu historikoak biltzen ditu astero, guk operarik onena gozatu ahal izateko. Aste honetan Rigoletto, Rusalka, Messa da Requiem eta Katu Botadunarekin gozatu ahal izango duzu besteak beste. Opera osoak hemen dituzu: http://www.abao.org/eus/hasiera.html    

 

LIBURUTEGIAK ITXITA DAUDE BAINA LANEAN JARRAITZEN DUGU

Nahiz eta Bilboko Udal Liburutegiak itxita egon alarma egoeragatik, gure jarduerarekin jarraitzen dugu eta zure esku jartzen ditugu zerbitzu digital hauek:   LIBURUTEGIEN BLOGEAN eta FACEBOOK-en hauek topatuko dituzu: berriak, dossierrak, gidak eta musika, zine eta irakurtzeko gomendioak. Gure edukinak partekatu ahal dituzu eta zure iritzia eman.   BILBOKO LIBURUTEGI DIGITALA   errepositorioak dohan eskaintzen dizkizu milaka dokumentu:
Jarraitu irakurtzen…

 

LEGE LEHORRA ZINEMAN

1920ko urtarrilean indarrean sartu zen Estatu Batuetako Konstituzioaren 18. enmienda, Lege Lehorra bezala ezaguna dena. Lege honek debekatu egiten zuen alkoholadun edariak egitea, garraiatzea eta saltzea. Hori egitea zigortu egiten zuen isunak eta gartzelarekin. Lege honek 13 urte iraun zuen (1920-1933) Lege honek korrupzioa eta biolentzia gora egitea eragin zuen eta baita gaizkile eta gansterren
Jarraitu irakurtzen…

 

HAURREI ZER GERTATZEN ARI DEN ULERTZEN LAGUNTZEKO LAU IPUIN

Mi casa es un castillo: rutinas para niños y niñas que no pueden salir de casa Egileak: Itziar Fernández Cortés eta Lorena Zamora Blanco Liburu hau deskargatzeko klikatu hemen: https://www.elhiloediciones.com/micasaesuncastillo   Hola soy el coronavirus Egilea: Manuela Molina Cruz Liburu hau deskargatzeko klikatu hemen: https://www.mindheart.co/descargables Audioliburua: https://youtu.be/ah0U6xbm8po   Koronabirus ez da printzipe bat (ezta printzesa
Jarraitu irakurtzen…

 

BILBON GIROTUTA ETA ELIBURUTEGIAN AURKITU DAITEZKEEN ELEBERRIAK

El médico fiel / Villanueva Edo, Antonio Roca, 2010 Agustín Ovando es un joven médico de Alcalá de Henares que se traslada a Bilbao para ejercer su profesión como ayudante de un veterano doctor bilbaíno. Corre el año 1832, y en su nueva ciudad se vive aún de lejos la cercanía de la llegada de
Jarraitu irakurtzen…

 

EUSKADIKO FILMATEGIKO FUNTSAK SAREAN ESKURAGARRI

Euskadiko Filmategiak funtsen zati bat sarean zintzilikatzea erabaki du, artxibategian dituen irudiak ezagutarazteko helburuarekin. Filmak hamarraldietan eta bildumetan antolatuta daude; eta irizpide historikoak, geografikoak eta kulturalak kontuan hartuta hautatuak izan dira. Lehen pauso bezala, 1910. hamarralditik 1980. hamarraldira arteko filmak aukeratu dituzte sarera igotzeko. Dena dela, tarte kronologiko hori zabaltzen joango da pelikula gehiago argitaratu
Jarraitu irakurtzen…

 

ELIBURUTEGIKO LIBURU DIGITALAK LAU ALDIZ GEHIAGO ESKATZEN DIRA ORAIN

Etxean egon behar izateak lau aldiz igo du eLiburutegiko liburu digitalen eskaera. Doako plataforma publiko honek 20.000 liburu eta 15.000 pelikula eskaintzen ditu. eLiburutegian sartu ahal izateko Euskadiko Erkidego Autonomoko udal liburutegi bateko bazkidea izatea beharrezkoa da. Bakide ez direnak bazkide izatea eskatu ahal dute mezu elektroniko bat bidaltzen helbide honetara: liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus Eta bazkidea bazara baina
Jarraitu irakurtzen…

 

MARIA MOLINER, 120 URTE

Maria Molinerren jaiotzaren 120. urteurrena, hiztegi bat idatzi eta hitzik gabe gelditu zen liburuzaina. Artikulua hemen irakurri

 

EUSKAL ONOMASTIKAREN DATUTEGIA

Bilatu sarean izenak, abizenak eta toponimoak. Euskal Onomastikaren Datutegian EODAn Euskaltzaindiak plazaratzen dituen datuak hiru atal nagusitan daude sailkatuta: deiturak, pertsona-izenak eta lekuak. Banaketa horretan islatzen dira onomastikaren jakintza-arloari aitortu ohi zaizkion bi sail nagusiak: antroponimia (pertsona-izenak, deiturak) eta toponimia (Euskal Herrikoa, mundu mailakoa). Datutegira sarrera

 

Library of Congress liburutegiak Village People-n ‘Y.M.C.A.’ gay himnoa omendu du

Estatu Batuetan 2002tik urtero aukeratzen dituzte Estatu Batuetako Erregistro Nazionalean (NRPB) sartuko dituzten grabazioak etorkizuneko belaunaldientzat gordeta izateko. Erregistroan gordetakoen aniztasunak nazioen aberastasuna azpimarratzen du. Erregistro honetan 10 urte baino gehiago dituzten audioak gordetzen dituzte, esanguratsuak izan direnak “kultura, historia edo estetika kontuan hartuta”. Aurten munduko liburutegirik handiena den Library of Congress-ek Village People-ren “Y.M.C.A” himno
Jarraitu irakurtzen…

 

GAUR KOMIKIA!!!

Bizi garen ezohiko egoera dela eta, komiki egile asko beren lanak dohainik deskargatzeko aukera ematen ari dira haien sare sozialeetan bidez. Horien artean,  “Apocalypse girl” Karras argitaletxekoa  El Torres-ek eginiko gidoipean eta R. Bordello-ren marrazkiekin proposatzen dizuegu. Getxoko azken azokan ezagutzeko aukera izan genuen, eta hor aurkeztu zuen ekartzen dizuegun komiki hau. Nerabe baten pasadizoak
Jarraitu irakurtzen…

 

Eskerrik asko Seve Calleja!

Gure eskerrik beroena Seve Callejari, atzo gure blogaren sarrera bati egindako komentarioagatik: “Libros al alcance de la mano, digo, del ratón. Qué oferta más espléndida para poder seguir leyendo sin salir de casa. Gracias por esta iniciativa tan cercana. Un regalo para peques y grandes lectores ante un mes, el de abril, que nos va
Jarraitu irakurtzen…

 

Unibertsitateko liburutegian koronabirusaren aurkako biserak egiten ari dira ospitalentzako

Gran Canariako Unibertsitateak (ULPGC) unibertsitateko liburutegiko “Maker Space” 3D inpresio zerbitzua kanariar ospitaletako baldintzak hobetzera zuzendu du, horrela biserak egingo dituzte koronabirusaren (Covid-19) aurka laguntzeko. Zerbitzu hau Tafirako Campusean kokatuta dago eta objetu fisiko bat egin dezake heredu digital batetik, geruzaz geruzaz 3D-an inprimatzen. Teknika honi esker modelo konplexuak egin ahal dituzte modu automatizatu batean, koste
Jarraitu irakurtzen…

 

Agur Albert Uderzo!

Albert Uderzo marrazkilaria, Rene Goscinnyrekin batera Asterix eta Obelixen komiki ospetsuen sortzailea, 2020ko martxoaren 24an hil da, 92 urte zituela, bihotzeko arazo bategatik zerikusirik ez duena koronabirusarekin, familiak esan duenez. Marrazkilari bikainak artikulu bat argitaratu zuen 2001eko urtarrilaren 9an ABCn, non kontatzen zuen nola sortu zuen heroi galiarra: https://www.abc.es/archivo/abci-narro-uderzo-nacimiento-asterix-202003241300_noticia.html?ref=https%3A%2F%2Fwww.google.es%2F%E2%80%8B&fbclid=IwAR22VqOlwaZLFNryNiWz6_n_d94r92VKFP61VR70lC1krZQO22ud9lObdGQ  

 

IPUINAK KONTATU

Cadena SER Euskadi eta Radio Bilbaok  𝗦𝗘𝗥 𝗖𝗨𝗘𝗡𝗧𝗜𝗦𝗧𝗔 egitasmoa jarri dute martxan nagusiak eta txikiak animatuz gustatzen zaizkien ipuinak irratian kontatzeko. Horrela istorio zoragarriak ezagutuko ditugu eta primeran pasatuko dugu!!! Animatu parte hartzera!!! Oso erreza da, bidali zuen izena eta telefonoa 616372400 telefonora eta haiek jarriko dira harremanetan zuekin.

 

LA VID MONASTEGIKO LIBURUTEGIAN 1495KO INKUNABLE BAT TOPATU DUTE

https://www.burgosconecta.es/provincia/ribera/hallan-biblioteca-monasterio-20200322172730-nt.html?ref=https://l.facebook.com/ ‘Obras filosóficas de Séneca’ Alfonso de Cartagenak itzulia.  

 

LIBURU DIGITALAK DESKARGATU ETXEAN

Gogoratu etxean liburu digitalak deskargatu ahal dituzula edo streaming bidez irakurri. Sartu https://www.eLiburutegia.euskadi.eus webgunean Sartzeko klabeak: – Erabiltzailea: zure liburutegiko karnetaren zenbakia (NANa letra barik) – Pasahitza: zure jaiotze data formato honetan EEHHUUUU (E eguna, H hilea, U urtea) adibidez 1985eko apirilaren 2an jaio bazara zure pasahitza hau da: 02041985 Liburu zerrenda luzea daukazu, aukeratu zeure gustukoa!

 

BILBOKO LIBURUTEGIAK ITXITA

Udaletxeko jarraibideak jarraituz Bilboko Udal Liburutegiak itxita egongo dira hurrengo abisua arte. Horren ondorioz, liburutegiko zerbitzu guztiak eteten dira, baita maileguak hartzea eta itzultzea ere. Hasieran itzulketarako ezarritako epeak luzatu egingo dira, neurri horrek une honetan liburutegiak mailegatutako funtsak dituzten pertsonei inolako kalterik eragin ez diezaien.

 

IRALAKO LIBURUTEGIA ITXITA

Iralako liburutegia itxita egongo da hurrengo abisua arte. Programatutako jarduera guztiak bertan behera gelditu dira. Iralako maileguak itzultzeko liburutegi hauetara joan: Bidebarrieta, Zabala eta San Adrian. Dena den, epez kanpoko maileguak itzultzea ez da zigortuko.

 

MARTXORAKO IRAKURGAIAK

https://issuu.com/bibliotekak/docs/martxorako_gomendio_batzuk

 

NOBELA GRAFIKOARI BURUZKO TAILERRA

  Liburua: ANNEMARIE Egileak: Susanna Martín, María Castrejón Koordinatzailea: Elizabeth Casillas Eguna: martxoak 23 Ordua: 18:30 h. Lekua: SAN FRANTZISKOKO LIBURUTEGIA Hizkuntza: gaztelania Egile bat bertan egongo da Saioa irekia izango da. Ez da beharrezkoa izena ematea.   Annemarie Schwarzenbach (1908-1942) suitzar kazetariaren biografiari buruzko nobela grafikoa da. Kazetaria, argazkilaria, nobelagilea, bidaiaria, gerra arteko ekaitzetan
Jarraitu irakurtzen…

 

ASTE HONETAKO JARDUERAK

“Extrañas criaturas” ipuinkontaketa gazteleraz. (Izena ematea derrigorrezkoa da) Eguna: otsailaren 24 Ordua: 18:00 h. Liburutegia: San Ignazio Adina: 5 urtetik beherakoentzat   “Club de lectura de novela gráfica” helduentzat gazteleraz. Shigeru Mizuki-ren NonNonBa komikiari buruz izango da saioa. (Ez da izena eman behar, saioa irekia da) Eguna: otsailaren 24 Ordua: 18:30 h. Liburutegia: San Frantzisko
Jarraitu irakurtzen…

 

ANTZARA EGUNA

Egileak: Harkaitz Cano & Adur Larrea Txalaparta, 2019 1984ko azaroaren 20an, Santi Brouard tiroz hil zuten Bilbon, bere pediatria kontsultan. Julian Sancristobalek, Espainiako estatuko Segurtasun idazkariak, eman zuen agindua eta dirua eman zion Rafael Masa poliziari, eta berak Luis Morcillori eta Rafael Sanchez Ocañari ordaindu zien hilketagatik. Brouarden heriotzak zirrara handia eragin zuen Euskal Herrian.
Jarraitu irakurtzen…

 

SALTO AL COLOR

Amaral Amaralen ‘Salto al color’ lanak tonalitate berrietara irekitzea dakar. Bikoteak sintetizadoreekin esperimentatu du jada, baina zortzigarren disko honetan erritmoen barietate handiagoa aurkituko dugu, munduko musika tropikalekin jolastera eramaten dituena, bere soinu tradizionalena alde batera utzi gabe, ezta espainiar tradizioa ere. Musikako CD hau honako liburutegietan daukazu: Bidebarrieta, Begoña, San Adrian, San Ignazio eta Zabala.

 

LA BIBLIOTECA DE LOS LIBROS RECHAZADOS

Zuzendaria: Remi Bezançon Parisen bizi den editore gazte batek, Bretainiako herri ezkutu batean argitaletxeek baztertu zituzten liburuen eskuizkribuak gordetzen dituen liburutegi bat dagoela aurkizen du. Bertan, Henri Pick delako batek sinatutako bitxi txiki bat aurkitzen du, berriki hil den herriko biztanlea, bertako pizzeria gobernatzen zuena. Antza denez, gizona ez zen literaturazalea eta irakurle edo idazle
Jarraitu irakurtzen…

 

LA MISIÓN DE ROX

Egilea: Laura Gallego Montena, 2019 12 urtetik aurrera “Guardianes de la Ciudadela” trilogiaren azken liburua da, Axlin liburuzainaren eta Xein eta Rox zaindarien abenturak bukatzen direlarik. Istorioa hasten da Azken Mugara zuzendutako Xeinekin, Gotorlekuaren Guardiak, behar zuena baino gehiago jakiteagatik ezarri zion zigorra bete zezan. Munstro berriak ere agertzen dira, Axlinek ere beraiei buruz ezer
Jarraitu irakurtzen…

 

MIREN ETA ERROMANTIZISMOA

Egilea: Ramon Saizarbitoria Erein, 2019 12 urtetik aurrera Maitasun istorio bat kontatzen du liburuak, baina gazteek izan ditzaketen bestelako arazoak ere ageri dira. Klara eta Miren lagun minak dira, eta Said mutil marokoarra institutura iristean biek nahi dute berarekin ibili. Klararen kasuan interesagatik dela dirudi, denek esaten dutelako mutil polita dela eta bera beti nahi
Jarraitu irakurtzen…

 

LEYLA DESCUBRE EL SILENCIO

Egilea: Galia Bernstein Astronave, 2019 0-4 urte bitartekoentzat Liburu hau Castaños eta San Adriango liburutegietan dago. Familia handia duen babuino txikia da Leyla, eta zalapartak jota sentitzen da, eguzkia eta haize leuna nola sentitu, eta intsektuak nola entzun azaltzen dion musker txiki bat ezagutzen duen arte. Orduan, Leylak bere familiaren zalapartaz goza dezake, bere leku propioa
Jarraitu irakurtzen…

 

LEIREREN TXAKURRA

UMEENTZAKO IRAKURGAIAK LEIREREN TXAKURRA Egilea: Mariann Máray Kalandraka, 2019 5-7 urte bitartekoentzat Liburu hau Begoña eta San Adriango liburutegietan dago. Leireri asko gustatzen zaizkio txakurrak eta etxerako bidean Xalo maskota berezia aurkitu zuen. Xalo asko handitu zen eta beste animalien jabeek beldurra zioten, baina oso ona eta lasaia zen. Ustekabez zooko kaiola batetan sartu zuten.
Jarraitu irakurtzen…