Eskerrik asko Seve Calleja!

Gure eskerrik beroena Seve Callejari, atzo gure blogaren sarrera bati egindako komentarioagatik:

“Libros al alcance de la mano, digo, del ratón. Qué oferta más espléndida para poder seguir leyendo sin salir de casa. Gracias por esta iniciativa tan cercana. Un regalo para peques y grandes lectores ante un mes, el de abril, que nos va a recordar el valor de los libros y que vosotras las bibliotecas nos facilitáis de este modo.”

 

Seve Calleja idazlea eta literatur kritikoa da. Zamoran jaioa, txikitatik bizi izan da Euskal Herrian eta Hizkuntza eta Literatura irakaslea da Bilboko Bigarren Hezkuntzako Instituto batean.

Bere bizitza eta lana literaturari eskaini dio, zenbait liburu argitaratuz, batez ere ume eta gazte literaturari buruzkoak, hauxe baita bere grina.

“Poetas por su pueblo” taldean parte hartu zuen hasieratik, Zurgai aldizkariaren sortzaileak izan zena, eta horren kontseiluko kidea eta kolaboratzailea da 1999 geroztik , baita Kurpil eta Kantil aldizkari donostiarrak, eta Reseña, Diálogos, CLIJ eta Peonza, aldizkarien kolaboratzailea ere.

Hizkuntza desberdinetan argitaratu ditu nobela laburrak gazteentzat eta saiakerak idatzi ditu literaturaren historia eta zentzuari buruz.

1981 urtean “Ignacio Aldecoa” Saria jaso zuen Vitoria-Gasteizen. Beste sari batzuk izan dira Gabriel Aresti Saria” (Bilbo, 1991) eta “Leer es vivirSaria, 1997an.

Klasikoak bihurtu diren liburuen edizio kritikoak egin ditu, eta baita kultura esberdinetako ipuin tradizionalenak ere.  Elkarlanean argitaletxeko Klasikoen Kutxa bildumaren koordinatzailea da, non egile klasikoen lanak, Kipling, Verne, Wilde, etab. euskeraz argitaratzen diren.

Bere lan gehienak bai euskeraz bai gazteleraz argitaratuta daude.

Datu hauek Auñamendi Eusko Entziklopediatik hartu ditugu

 

Unibertsitateko liburutegian koronabirusaren aurkako biserak egiten ari dira ospitalentzako

Gran Canariako Unibertsitateak (ULPGC) unibertsitateko liburutegiko “Maker Space” 3D inpresio zerbitzua kanariar ospitaletako baldintzak hobetzera zuzendu du, horrela biserak egingo dituzte koronabirusaren (Covid-19) aurka laguntzeko.

Zerbitzu hau Tafirako Campusean kokatuta dago eta objetu fisiko bat egin dezake heredu digital batetik, geruzaz geruzaz 3D-an inprimatzen. Teknika honi esker modelo konplexuak egin ahal dituzte modu automatizatu batean, koste baxuan eta material minimoa erabiliz.

Agur Albert Uderzo!

Albert Uderzo marrazkilaria, Rene Goscinnyrekin batera Asterix eta Obelixen komiki ospetsuen sortzailea, 2020ko martxoaren 24an hil da, 92 urte zituela, bihotzeko arazo bategatik zerikusirik ez duena koronabirusarekin, familiak esan duenez.

Marrazkilari bikainak artikulu bat argitaratu zuen 2001eko urtarrilaren 9an ABCn, non kontatzen zuen nola sortu zuen heroi galiarra:

https://www.abc.es/archivo/abci-narro-uderzo-nacimiento-asterix-202003241300_noticia.html?ref=https%3A%2F%2Fwww.google.es%2F%E2%80%8B&fbclid=IwAR22VqOlwaZLFNryNiWz6_n_d94r92VKFP61VR70lC1krZQO22ud9lObdGQ

 

IPUINAK KONTATU

Cadena SER Euskadi eta Radio Bilbaok  𝗦𝗘𝗥 𝗖𝗨𝗘𝗡𝗧𝗜𝗦𝗧𝗔 egitasmoa jarri dute martxan nagusiak eta txikiak animatuz gustatzen zaizkien ipuinak irratian kontatzeko. Horrela istorio zoragarriak ezagutuko ditugu eta primeran pasatuko dugu!!!

Animatu parte hartzera!!!

Oso erreza da, bidali zuen izena eta telefonoa 616372400 telefonora eta haiek jarriko dira harremanetan zuekin.