EUSKADI literatura sariak 2015

Pre4mios

 

Irabazle eta lanen zerrenda, 2015:

  • Euskarazko literatura: Saria ez zen onartu. Su zelaiakMikel Peruarena
  • Gaztelaniazko literatura: Escrito en negroMartín Olmos Medina
  • Euskarazko haur eta gazte literatura: Argiaren alabaYolanda Arrieta Malaxetxebarria
  • Euskarazko literatura itzulpena: Sonetoak (William Shakespeare)Juan Garzia Garmendia
  • Literatura lanaren ilustrazioa: El libro de la suerteAna G. Lartitegui
  • Euskarazko saiakera: Historia, arraza, nazioaJoxe Azurmendi Otaegi
  • Gaztelaniazko saiakera: Vieja Luna de BilbaoJoseba Zulaika Irureta

 

Saria jaso duten liburu hauek Bilboko udal liburutegietan dauzkazu eskuragarri.

Informazio gehiago idazleei buruz, lanak, epaimahia, ikusitako merituak, etab.:  Euskadi literatura sariak.

 

Grabaketa Zorrotzako liburutegian

Captura grabar Zorrz

Azaroaren 13an, barikua, Tecnopolis telebista saiorako grabaketa egin zuten  Zorrotzako liburutegian. Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari biri elkarrizketa egin zieten bertan, haiek liburutegia aukeratu zutelako grabaketa egiteko.

Captura imagen zor

 

Txartela eskatzeko formularioak hizkuntza gehiagotan

formulario présatmo

Liburutegien webgunean badaude prest txartela eskatzeko orriak alemanieraz eta italieraz. Hauekin 13 dira inprimaki edo formulario honen hizkuntzak. Formularioa deskargatu, bete eta Bilboko edozein udal liburutegitan aurkeztu ahal duzue.

Aukeran dauden hizkuntzak:

  • Euskera
  • Gaztelaniera
  • Alemaniera
  • Arabiera
  • Bereberea
  • Errumaniera
  • Errusiera
  • Txinera
  • Frantsesa
  • Ingelesa
  • Italiera
  • Portugesa
  • Ukraniera