Flamenkoa San Frantziskoko liburutegian

Expo

Irailaren 5etik 26ra, San Frantziskoko Udaltegian Xarman Duen Itsasadarra festibala izango da,  bertan topaketak, kontzertuak, hitzaldiak eta taillerrak topatuko dituzue flamenko musikaren inguruan.

San Frantziskoko liburutegiak egun horietan flamenkori buruzko futnsekin erakusketa bat antolatu du, liburuak, CDak eta  DVDak. Gehiago jakin nahi baduzu zatoz liburutegira!

Bidebarrieta aurpegi berriarekin

puerta bide

Bidebarrieta liburutegiaren fatxada paregabea distiratsua dago berriro, bi hilabeteko garbiketa eta konponketa lanak amaitu eta gero.

Zatoz Alde Zaharreko harribitxi hau mirestera eta bide batez sar zaitez barrura, gustora emango dizugu arreta.

Aste Nagusirako ordutegiak

cartel-bilbao-aste-nagusia-428x6001

Bilboko Aste Nagusian, abuztuaren 24tik 27ra, hauxe izango da udal liburutegien ordutegia:

  • Bidebarrieta: 8:30 – 13:15
  • Gainontzeko liburutegiak: 9:00 – 13:15

Bilbao Musika, Buia, Castaños, Irala eta Zabalako liburutegiak itxita egongo dira Aste Nagusian.

Ibaialdeko liburutegia itxita egongo da abuztuaren 24an, astelehena.

Ondo pasa jaietan!!!

Zer behar dut mailegu digitala egiteko?

Euskadiko autonomia-erkidegoko liburutegi publikoren bateko erabiltzaile izatea.

1) Bilboko Udal Liburutegien Sareko edo Azkuna Zentroko Mediatekako erabiltzaile bazara, identifikatzeko hauek sartu beharko dituzu:

ERABILTZAILEA: NAN edo pasaporte zenbakia, hizki barik.

PASAHITZA: erabiltzaile-txartelaren zenbakia, ezkerretan zeroak sartu barik.

2) Euskadiko autonomia-erkidegoko beste liburutegi publiko bateko erabiltzailea bazara, erabili ohi dituzun gakoak sartu beharko dituzu. Gakoak ahaztu badituzu, galdetu dagokion liburutegian zeintzuk diren.

Adobe-ren ID bat eduki behar duzu.

Hori erabiltzaile-kontu jakin batekin dago lotuta. Beraz, zuk instalatu behar duzu beharrezko dispositiboetan.

Adobe-ren ID-aren instalazioa egiteko zailtasunak edukiz gero, KZgune batera joan zaitezke eta bertan kontsultatu. Bilbon hauexek dira:

Basurtun. Zankoeta,1. Tel. 944033328

Begoñan. CD Zirko Amateur, 2. Tel. 944033329

Deustun. Agirre Lehendakaria, 42. Tel. 944033330

Otxarkoagan. Pau Casals etorb., 19. Tel. 944033331

Uribarrin. Castaños, 11. Tel. 944033332

Zorrotzan. Hermogenes Rojo, 1. Tel. 944033333

 

Zerbitzu horretara sartzeko www.euskadi.net/eliburutegia