Deustuko argazkiak

 kartela_eus

Deustuko liburutegian Deustuko antzinako argazkiak biltzen ari gara. Ekarri dauzkazunak, eskaneatuko ditugu eta eramango dituzu berriz. Haiekin proiektatuko den muntaketa prestatuko dugu.

Bilketaren azken eguna: apirilaren 29a.

Bide batez maiatzean Deustuko historiari buruzko hitzaldi bat eskeiniko dugula komentatzen dizuegu.

Wifi San Adriango liburutegian

untitled

San Adriango liburutegiak Internetera sartzeko Wifi zerbitzua eskaintzen du.

Liburutegi honekin 14 dira Wifia daukaten Bilboko udal liburutegiak. Bertan erabiltzaileek doan eta aske konektatu ahal dira Internetera.

Emakume Eguna Liburutegietan

pello_ta_unax[1]

Bilboko Udal Liburutegi Sareak bat egin du Emakumearen Egunaren ospakizunarekin, jende guztiari zuzendutako hainbat proposamenekin:

 Helduentzat: Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailarekin elkarlanean, Bidebarrietako Liburutegiak, Zine Forum saioa jasoko du ASTEAZKENEAN, martxoaren 4an, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Honetan,  Manuela Moreno zuzendariaren “Camas” izeneko film laburra eta, Céline Telerman zinegilearen “¿Por qué las mujeres queremos más?” film luzea eskainiko da. Emanaldien ondoren, solasaldia zabalduko da.

  Umeentzat: ipuin-kontalari saioak, Zabalako, Castañoseko, Zurbaranbarriko eta Begoñako liburutegietan. Saio horietan, tolerantzia, errespetua eta, batez ere, neskatoen eta mutikoen arteko berdintasuna bezalako balioak sustatuko dituzten testuak landuko dira.

Jarraitu irakurtzen…

Hitzaldia: “Los primeros artistas y los orígenes del arte. Arte paleolítico en cuevas”

1215464572_0[1]

Bilboko Udal Liburutegien Sareak bat egin du Joxe Miguel Barandiaranen jaiotzaren 125. urteurrenaren oroitzapen-ekitaldiekin eta hitzaldi bi antolatu ditu arkeologia eta historiaurreari buruz.

Hauetariko lehenengoa, otsailaren 19an  Deustuko liburutegian izan zen, eta Joseba Ríos ikertzailearen eskutik, Neandertalek Bizkaian utzi zituzten arrastoak aztertu genituen.

Bigarren hitzaldia: “Los primeros artistas y los orígenes del arte. Arte paleolítico en cuevas” izango da. Honetan, Diego Garatek artearen hastapenei buruz hitz egingo digu, gaur egungo giza espezieari, Homo Sapiensari, lotutako ekintza baita. Adierazlerik onenak dira Goi Paleolitoko leize, aterpe eta haitz dekoratu ikusgarriak (40.000-10.000 K.a).

Otsailaren 26an        Begoñako Liburutegian    19:00

Jarraitu irakurtzen…