ANA MARÍA MATUTE

matute[1]

Atzo, hilak 25, Ana María Matute idazlea hil zen 88 urte zituela. Berarekin, 40. eta 50. hamarkadako azken emakume idazle nagusienetariko bat galdu dugu, Carmen Laforet, Ana María Moix, Esther Tusquets eta Carmen Martín Gaite egileen heriotzeen ondoren.

Sari literario garrantzitsuak jaso zituen, tartean, Nadal (1959), Nacional de las Letras Españolas (2007), Cervantes (2010), eta 1976an Nobel Sarirako hautagai izan zen.

2011 urtean, Bilboko Liburu Azokako Kritika Saria jaso zuen.

1998 urtean, Espainiako Errege Akademian sartu zen hirugarren emakumea izan zen.

Jarraitu irakurtzen…

Europako Musika Eguna Gluckekin

gluck[1]

Bilbao Musika liburutegian, operaren berritzailetzat jotzen den Christoph Gluck musika egilearen jaiotzaren 300. urteurrena ospatuko dugu.

Hori dela eta, orri markatzaileak egin ditugu bisitatuko gaituztenen artean banatzeko.

Honako lan hauek: Iphigénie en Tauride, Orfeo ed Euridice, Ezio, Alceste, Armide, beste batzuen artean, erabiltzaileen esku daude liburutegietan.

Abusuko historiari buruzko argazkien erakusketa

Kultura eta Hezkuntza Sailak Abusu auzoko 1980. urtea baino lehenagoko argazkiak biltzeko zuen laguntza eskatzen dizue. Irailaren 26a baino lehen jasotzen diren argazki onenak, ondarearen hedapenerako BILBAO IZAN programaren barruan antolatu duen eta azaroaren 26an Abusuko kiroldegian inauguratuko den erakusketan erakutsiko dira.

Hortaz, Abusuko argazkirik badaukazu, 1980a baino lehenagokoak, Ibaialde Udal liburutegietara eraman ditzakezu uztailaren 14tik irailaren 26ra, 09:00etatik 13:45era bitartean.

 

+ Info: www.expobilbaoizan.net / Facebook: Bilbao Izan