EKAINAREN 1ETIK AURRERA LIBURUTEGIAK ZABALIK

Liburutegiak zabalik egongo dira: ekainaren 1etik aurrera.

Eskaintzen diren zerbitzuak: irakurleek etxean dituzten maileguak ekar ditzakete bueltan, eta aurreko egunean eskatu dituzten maileguak hartu.

Zelan eskatu maileguak: Liburutegira mezu elektronikoa bidaliz edo telefonoz deitzen.

Liburutegira nola sartu: Maskarilla jarrita eta txandaka.

Informazio berria dagoenean hemen idatziko dugu.

LIBURUTEGIAK ITXITA

Eusko Jaurlaritzako maiatzaren 10eko 8/2020 Dekretua aplikatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegiak itxita egongo dira oraingo fasean, beraz, Bilboko Udal Liburutegiak publikora itxita egongo dira hurrengo abisua eman arte.

Maileguak itzultzeko data atzeratu egingo da behar beste, maileguak dituztenak isunik jaso ez dezaten maileguak ez itzultzeagatik.

Liburutegiak lineako zerbitzuak eskaintzen dituzte 24 orduz astean 7 egunez, adibidez, liburu eta pelikulen mailegu digitala, bildumako dokumentu digitalizatuak, Irakurketa eta zine gomendioak eta kultura informazioa, besteak beste, sare sozialetan.