

Astiberri argitaletxeak “Lecturas a domicilio” eleberri grafikoak oparitzen ditu: https://www.astiberri.com/posts/astiberri-publica-lecturas-a-domicilio
Alarma egoera ezarri zenean, Astiberri harremanetan jarri zen komiki egile askorekin argitaratu barik beren etxeetan zeuzkaten istorioak biltzeko asmoarekin eta liburu digital batean doan argitaratzeko ideiarekin, horrela talento handia duten egile hauen lan ezezagunenekin itxialdia arinduko zuten.
Erantzuna itzela izan zen. Egun gutxitan hiru bilduma liburu osatzeko materiala lortu zuten. Horri esker, apirilan zehar 500 orrialde baino gehiago argitaratuko dituzte.
Orain bizi dugun egoera honetan, liburuak ez dira behar-beharrezkoak hartzen, baina irakurketa funtsezkoa izaten jarraitzen du. Astiberrik komikiak gure irakurketa menuan egon daitezen bultzatu nahi du, liburudendak eta liburutegiak berriz zabalik egon arte.
Gure eskerrik beroena idazle guzti hauei eta Astiberri berari ere, erakutsi duten eskuzabaltasunagatik.