Margolaria

Egilea:                    Mikel Urdangarin

Izenburua:               Margolaria

Argitaletxea, urtea:  Elkar, 2017

Hizkuntza:               Euskara

Oharrak:                  Disko 1 (CD-DA)

Margolaria izeneko hau, esfortzu handi baten emaitza zoragarria biltzen duen musika lan borobila dugu. Lehenik, abestion sorkuntza azpimarratu behar dugu, Mikel bera doinu guztien eta zazpi hitzen konpositorea izaki. Horrez gain, Gerardo Markuleta handi bat beste bi olerkitan (“Itsasoan euria”, “Dena nire baitako”) ageri da, hala nola Xabier Amuriza ere, Imanol kantariak ezagutzera eman zuen “Mendian gora” kantaren hitzetan (kasu honetan estrofa guzti-guztiak jasota, Mikelen doinu jostari batez josirik).

Interpretazioak, bestaldetik, diskoaren nortasun argiari gorputz ematen dio: Angel Celadak (bateria), Jon Cañaverasek (baxua), Koldo Uriartek (pianoa eta teklatuak), Rafa Ruedak (gitarrak) eta Nika Bitchiasvilik (biolina) oreka sonoroa, doinuen xehetasun aberasgarriak eta izaera ibiltari sosegatua eman dizkiote lan distiratsu honi. Diseinuak eta azala, azkenik, Alain Urrutia margolariaren jatorrizko lanak dira, diskoaren balioei espresibitatea eta sujerikortasuna gehitzera datozenak.

 

Notario

Egileak:                        Chico & Chica Taldea

Izenburua:                    Notario

Argitaletxea, urtea:      Austrohúngaro, 2016

Hizkuntza:                    Castellano

Oharrak:                      1 disco (CD-DA) + 1 libreto (65 p.)

 

Sinopsia:

Chico & Chica (José Luis Rebollo eta Alicia San Juan) bikote bilbotarraren azken lana Notario da. Poparen konbentzionalismoari berriz ere aurre eginez, disko-liburu bat sortu dute. Literaturaren aldetik zientzia-fikziozko narrazioa da, Raquel astronauta protagonista dela; eta, musikaren aldetik, kanta zaharren bertsioak eskaintzen dituzte, José Luisek Aliciaren ahotsezko interpretazioei jarraituz egindako moldaketa bakun eta neurritsuz egokituak. Harritu egingo zaituzte!

Korrontzi dantzan

Egilea:             Korrontzi

Izenburua:       Korrontzi dantzan

Argitaletxea:    Baga biga produkzioak, 2015

Hizkuntza:        Euskara

 

Korrontzik lan berria aurkezten du: Korrontzi Dantzan. Azken urteetako zuzenetan euskal folk band honek dantza, montaje, eta koreografi desberdinak aurkeztu ditu sortzaile batzuekin elkarlanean, Edu Muruamendiaraz, Jon Maya Sein, Igor Yebra, Izaskun Iturri, Arkaitz Pascual & Nagore De Las Cuevas, Oinkari Dantza Taldea eta Eneko Gil Alberdi. Lan hauen bilduma CD-DVD honetan dago eta baita dantzak ikasteko pausuak eduki didaktikoan. Hau Mungitarren seigarren diska da. Hasierako pausuak 2006an izan ziren. Info + www.baga-biga.eus eta www.korrontzi.net

Euskel Antiqva

euskel-antiqua

Egileak: Euskal Barrokensemble
Enrike Solinís
Izenburua: Euskel Antiqva [Grabación sonora] : le legs musical du Pays Basque = legacy of the land of Basque
Argitaletxea, urtea: Alia Vox, 2015.
Kontrol zenbakia: AV9910
Oharrak: CD 1 (58 min.) + foiletoa

 

Enrike Solinís gitarrajole bilbotarraren zuzendaritzapean Euskal Barrokensemble euskal musikari taldeak gure musika tradizioko 23 pieza aurkezten dizkigu . Lan izugarria egin dute XVI. mendeko musika materiala ikertzen eta orduko kultura ezberdinak (europarra, judutarra, etab.) uztartzen dituzten abestiak aintzinako erara interpretatzen. Pieza batzuk ezagunak dira, fandangoa adibidez, beste batzuk ez hainbeste.

Jarraitu irakurtzen…