Lurrean etzanda

lurrean etzanda

 

Egilea: Ruper Ordorika
Izenburua: Lurrean etzanda [Grabación sonora]
Argitaletxea, urtea: Elkar, 2014.
Kontrol zenbakia: KD-915

 

Zenbait abesti eta zenbait kantari dimentsio anitzekoak dira espazioan zabaldu eta denboran proiektatzen baitira, gure gogo-bihotzean modu berezian eraginez.

Munduko kultura orok izan ditu bereak, guk gurean hainbat ditugun bezalaxe. Ruper Ordorika, zalantzarik gabe, honelako kantaria dugu, halako abestiak sortu eta interpretatzen dituelako. Jarraitu irakurtzen…

Traces of you

Hau Anoushka Shankar-en seigarren diska da. Anoushka Norah Jones-en ahizpa da eta Ravi Shankar-en alaba, baina hala ere egindako merituengatik londoneko musikari errespetatua da, batez ere bere malgutasuna musika arloan eta bere jotzeko eragatik.

Traces of You lanean erritmoak eta kulturak nahasten ditu eta bere aitari , 2012 hil zana, omenaldia egiten dio. Bere ahizpak, Norah Jones, Raviren heriotzari buruzkoak diren hiru kantei ahotsa jarri die.

traces of you

Egilea: Anoushka Shankar

Izenburua: Traces of you [Grabación sonora]

Deutsche Grammophon, 2013.

Hitza

altxatu hitza

Taldea: Altxatu

Izenburua: Hitza

Gor, 2014

Irunberriko arroilatik dator zurrunbilo harrigarri hau. Gazte- gazteak dira eta Altxatu!  deitzen dira. Punk-rocka, reggae eta koru ederrak. Freskotasuna eta bizitasuna! Beren borrokan, hitza dute arma bakarra.

A special life

special life

Egilea: John Mayall

Izenburua: A special life

Forty Below Records, 2014.

2013an Ingalaterrako bluesmanak 80 urte bete zituen eta ospatzeko, album hau argitaratu zuen. Bere birikiak eta hankak sasoian mantentzen dituela baieztatu zuten iaz Bilbon ikusteko parada izan zutenek. Mayallen ohiko album bat da eta, berriro topatuko ditugu bertan bere ahots berezia, bere pianoa eta bere armonikaren indarra.