MISTERIOARI BURUZKO LIBURUAK

Misterio eta ikerketari buruzko gida hau aurkezten dizuegu, ume eta gaztetxoentzat egina.

Murgildu zaitez liburu gida honek biltzen dituen liburuen misterioetan eta harrapatuta geratu zaitez  bukaerak argitu arte!

Gida honetan gainera, misterio ikaragarriak argitzeko erabiltzen diren hainbat polizia-trikimailu eta zientzia-trikimailu aurkituko dituzu.

Liburu hauek liburutegietan dituzu, zatoz eta eraman etxera zure gustukoenak.

HAURREI HERIOTZA ULERTZEN LAGUNTZEKO IPUINAK ETA PELIKULAK

Heriotza, batzuetan, haurrekin hitz egiten dugunean saihesten den gaia da. Gida honek ipuin eta pelikula batzuk biltzen ditu, haurrek, modu naturalean, heriotza bizitzaren parte dela ulertu dezaten.

Gida ikusi.

Guztira, haurrentzako 60 liburu eta 10 pelikulak biltzen ditu. Liburu horietatik, 20 euskaraz daude eta 40 gaztelaniaz. Liburuak adin-tarteagatik sailkatuta daude:
-0 urtetik aurrera.
-5 urtetik aurrera.
-8 urtetik aurrera.

Ipuin eta pelikula guzti hauek Euskadiko liburutegietan eskuragarri dituzu. Kontsultatu katalogoa jakiteko zein liburutegitan dauden edo deitu zure liburutegira.