LEYLA DESCUBRE EL SILENCIO

Egilea: Galia Bernstein
Astronave, 2019
0-4 urte bitartekoentzat
Liburu hau Castaños eta San Adriango liburutegietan dago.

Familia handia duen babuino txikia da Leyla, eta zalapartak jota sentitzen da, eguzkia eta haize leuna nola sentitu, eta intsektuak nola entzun azaltzen dion musker txiki bat ezagutzen duen arte. Orduan, Leylak bere familiaren zalapartaz goza dezake, bere leku propioa nola aurkitu badakielako.

Aurkitu meditazioaren boterea Leyla bihurriarekin.

LEIREREN TXAKURRA

UMEENTZAKO IRAKURGAIAK

LEIREREN TXAKURRA
Egilea: Mariann Máray
Kalandraka, 2019
5-7 urte bitartekoentzat
Liburu hau Begoña eta San Adriango liburutegietan dago.

Leireri asko gustatzen zaizkio txakurrak eta etxerako bidean Xalo maskota berezia aurkitu zuen. Xalo asko handitu zen eta beste animalien jabeek beldurra zioten, baina oso ona eta lasaia zen. Ustekabez zooko kaiola batetan sartu zuten.

Liburu honek laguntasuna goraipatzen du, estereotipoei aurre egiten die eta aurreiritziak alde batera uzten ditu.

“Album irudidunak egiteko Nazioarteko XII. Compostela Saria” irabazitako lana.