Bazter #5

Bazterfest #5

Bilboko Udalaren Kultura Sailak eta Eskina Femenina taldeak Bazter Fest programaren bosgarren edizioa antolatuko dute azaroaren 2an, zapatua.

Helburu bi izango ditu, Ibaiondoko barrutiko ekimen kulturalen eta sozialen berri ematea eta haiei laguntzea eta emakumeen hip-hopean egiten duten lana, presentzia eta ikusgarritasuna bultzatzea.

Musika topaketa Bilborockera itzuliko da eta lau kontzertu izango dira  18:30etik aurrera. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, valentzieraz eta arabieraz rapeatuko da, musikari hauekin: Ziztada (Bilbo), Eskarnia (Malaga), JazzWoman (Valentzia) eta Shadia Mansour (palestinar jatorriko artista londrestarra). Azken horri “hip hop arabiarreko lehen dama” esaten diote.

Ikuskizunera doan sartu ahal izango da, aretoa bete arte.