Ehun urte Blas de Oterorekin 1916 – 2016

Blas de otero

Blas de Otero (1916-1979) poeta bilbotarraren Urteurrena dela eta (1916-1979), Bilboko Udalak, bere izena daraman eta bere legatua zaintzen duen fundazioarekin lankidetzan, zenbait jarduera antolatu ditu aurten.

Ospakizuneko programazio horrek datorren astean, maiatzaren 31tik ekainaren 4ra, izango du jarraipena, Bidebarrietako liburutegian, Blas de Oteroren figuraren inguruan, une honetako poeta garrantzitsuenetako hainbat elkartuko dituzten literatur topaketen bitartez. Horien artean egongo dira, besteak beste, Pere Gimferrer, Antonio Martínez Sarrión, Antonio Colinas, Manuel Rivas, Elena Medel, Andrés Neuman argentinarra, edo Paco Ibáñez kantautorea.

Informazio gehiago

Virginia Woolf gogoratuz

20160523_VWoolf_01

Joandako astelehenean, hilak 23, San Frantziskoko Liburutegian, bere heriotzaren 75 urteurrenean, Virginia Voolf gogoratu genuen, “Vanguardia feminista inglesa: Virginia Woolf y su larga estela” hitzaldiaren bidez. Skolastika taldearen kidea eta emakumeek idatzitako literaturan aditua den Josune Muñozek eman zuen hitzaldia.

Alberto Bargosen “Burdinazko bizitzak. Gorritxoak” Liburuaren aurkezpena

Vidas de hierro

Datorren maiatzaren 12an, Ibaialdeko Liburutegian, 18:30etan, Alberto Bargoek bere azken liburua, “Burdinazko bizitzak. Gorritxoak”, aurkeztuko du.

“Burdinazko bizitzak. Gorritxoak” Liburuaren kontakizunak duela zenbait belaunaldi burdina-meategietan haurrak nola bizi ziren denok ohar gaitezen, bai gazte zein nagusiagook, bidea ematen du.

Erraza da emakume eta gizon haiek oso aukera gutxi izan zutela eta haien lan, jardun eta borroka gaur egun daukaguna lortzeko oinarria izan zirela konturatzea. Protagonistetako baten historia pertsonen eskubideen alde hainbeste borrokatu zen Dolores Ibarruri “Pasionaria”-ren haurtzaroan oinarrituta dago.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da.

 

Maiatzako programa

maiatza

Bilboko Udal Liburutegietan, maiatzako programaren barruan:

Haurrak eta gazteek, honako saio hauetan parte hartu ahal izango dute:

San Adriango, Deustuko eta Errekaldeko Liburutegietan eskaintzen ditugun zientzia, sukaldaritza eta berdintasun tailerretan.

Begoñako, Zorrotzako eta Otxarkoagako liburutegietan izango diren ipuinkontaketa eta magia saioetan.

Heldueei zuzenduta, mota askotako jarduerak ere daude, haien artean, Kulturguneko progamakoak Bidebarrietako Liburutegian, hala nola:

Alberto Bargos idazlearen “Vidas de hierro, rojillos” liburuaren aurkezpena, Ibailadeko Liburutegian, maiatzaren 12an, 18:30etan

Skolastika kolektiboko kidea den Josune Muñozen eskutik,“Vanguardia feminista inglesa: Virginia Woolf y su larga estela” hitzaldia, San Frantziskoko Liburutegian, maiatzaren 23an, 18:00etan

PROGRAMA