Irakurketa Erraza liburutegietan

lf1

Urtarrilean eta otsailaren bitartean, Aspace izeneko elkarteko talde batek Begoñako Liburutegian burutu  genuen Iralurketa Erraza Kluban parte hartu zuen eta haien eskerra helarazi digute.

“Hola, somos un grupo de usuarios con parálisis cerebral, del centro de día de Aspace Txurdínaga,  que participamos en el mes de enero y febrero de 2016  en un una actividad de Lectura Fácil con Blanca Mata.

Queríamos transmitiros nuestro inmenso agradecimiento por lo bien que nos recibisteis en vuestra biblioteca de Begoña. Nos sentimos realmente ayudados para acceder  a las instalaciones. Desde los conserjes de abajo,  hasta los bibliotecarios que estaban, se preocupaban siempre  por indicarnos y ayudarnos a maniobrar con nuestras sillas de ruedas por las instalaciones. Se encargaban de facilitarnos un ascensor más, además del habitual para subir al segundo piso. Nos abrieron puertas para facilitarnos el acceso,  y nos dejaron leer en una sala muy  acogedora, iluminada y practica para poder juntarnos. Todo ello nos ayudó para que la experiencia fuera maravillosa. Gracias de verdad, porque no siempre lo tenemos tan fácil. Un saludo y hasta pronto”.

Bilboko Udal Liburutegietan, Irakurketa Erraza klubak burutzen ditugu eta sistema horren arabera bai euskaraz bai gastelaniaz argitaratzen dituzten Liburu guztiak interesatuen eskura jartzen ditugu, irakur ulermen arazoak dituztenak irakurketa hurbiltzeko asmoz.

Apirileko programa

Apirila

Bilboko Udal liburutegietan, hainbat jarduera eskaintzen ditugu, apirilean.

Haur eta gazteentzat: komiki eta historiaurreari buruzko tailerrak. Liburuaren Egunaren dela eta ipuinkontaketak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, hala nola Zeu Margolari eta Review Competition lehiaketen opari banaketa Begoña eta Deustuko Liburutegietan hurrunez hurren.

Helduentzat: erakusketak, liburuen aurkezpenak eta hainbat gairi buruzko hitzaldiak, haien artean azpimarratzekoak dira: Historiaurreari buruzko zikloa Begoñako eta Deustuko Liburutegietan eta Matematikak eguneroko bizitzan izenekoari buruzkoa Bidebarrietako liburutegian; hala nola, Bilbao Musikan, Musika eta Literatura jorratuko duen hitzaldia.

Horrez gain, Liburuaren Eguna dela eta, Bidebarrietako Liburutegian, Espido Freire idazleak eta Josune Muñoz literatur kritikalariak “Seré yo misma. Charlotte Brontë (1816-1855)” hitzaldian, XIX. mendeko emakume idazle ingelesak jorratuko dituzte.

PROGRAMA

 

Blas de Otero ehun urte, liburu erakusketa

Blas de Oteroren jaiotzatik ehun urte betetzen dira. Gaztelaniazko  poesia garaikidearen ordezkari nagusienetakoa, batez ere, irakurle  gehien izan duen 1960ko hamarkadako faseagatik, poesia soziala  izenez ezagutzen dugunagatik alegia.

Bilboko Udalak mendeurren hau ospatuko du bihar, lore eskaintzarekin, jende aurreko olerki irakurketarekin, eta Bidebarrieta Kulturgunean.

Bilboko Udal Liburutegiek, Bilboko Udalak, Blas de Otero Fundazioak eta herritarrek, olerkariaren jaiotzaren mendeurrena dela-eta, urte guztian egingo duten omenaldiarekin bat egin nahi dute. Gure omenaldia, hortaz, Blas de Oteroren obra erakusgai jartzea da, kronologikoki, edizio-urtearen arabera, haren poesiaren obra kritikoaren lan hautatu batzuez osatua, Bidebarrietako liburutegian.

 

 

 

A vida o muerte

A VIDA O MUERTE cartel generico

 

Hurrengo ostegunean, martxoak 17, Ana Apika etorriko da Ibaialdera helduentzako narrazio batzuekin. Mundu zabaletik ekarritako ipuinak, istorioak eta kondairak dira, batzuk beste mundukoak ere. Haien bitartez heriotzarekin egingo dugu dantza… Elkarrekin bidaia bat egitea dute helburu, Bizitzaren bila.

A VIDA O MUERTE

Eguna: Martxoak 17

Ordua: 19:00

Lekua: Ibaialdeko liburutegia

Hizkuntza: gazteleraz
” Mientras, nosotros volamos, volamos insomnes. Perseguimos ese lugar insaciables, sin tener la certeza de que exista. Ese lugar donde esperamos que, de verdad, esté la vida.”