Martxoko programa

martxoko programa

Martxoan, gure liburutegietan hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izango duzu.

Haur eta gazteentzat, Ipuinkontaketa eta Tailerra saioetan hala nola honako Lehiaketan ere parte hartzeko aukera izango dute:

Zeu margolari!, ipuineko pertsonaia gustokoena margotzen

Review Competition, ingelesez irakurritako liburu bati buruzko iruzkina idazten

Helduentzat, hainbat gaiei buruzko hitzaldiak: Kultura frantziarraz (frantzesez) San Ignazioko Liburutegian, etnobotanikaz (euskaraz) Begoñako Liburutegian eta Kultura islamiarraren emakume idazlei buruz, San Frantziskokoan.

Halaber, Bidebarrietako Liburutegian:

Emakume Eguna dela eta:

  • Hilak 7: “Historia de las mujeres de Bilbao. Siglo XX” dokumentalaren aurkerzpena
  • Hilak 8: ¿Hay equidad de género en la Literatura? Laura Freixas, Anna Caballé eta Arantza Urretabizkaiaren eskutik

Blas de Oteroren Jaiotzaren Mendeurrena dela eta:

  • Hilaren 15tik Aurrera, hainbat jarduera egongo dira

PROGRAMA

Istorio Biziak – Cuentos Encadenados

istorio biziak

Gaur, hilak 22, ahozko tradizioaren inguruko “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” programaren hirugarren edizioa jarriko du martxan Bilboko Udaleko Kultura Sailak.

Datorren martxoaren 6ra arte programa honen barruan, guztira 23 jarduera eskainiko dira, Castañoseko eta Zurbaranbarriko udaltegietan eta Barruti horretako beste gune batzuetan

Castañosko Liburutegian, honako Ipuinkontaketa hauek izango dira:

OTSAILAK 23: Amunaren kontu zaharrak”.  MariOlas

+ 5 urte. Euskaraz.

MARTXOAK 2: I will not go to the market today” ipuin-kontalaria. Melissa Thomson

+ 4 urte. Ingelesez

Castañosko Liburutegian, saiaok 18:00etan izango dira eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da

Programa orokorra

Federico García Lorca eta Margarita Xirgúren oroimenean

Lorca Xirgu El Sitio

Joandako ostiralean, Bidebarrietako Liburutegian, musika errezital baten bidez, Garcia Lorca eta Margarita Xirgú, orain dela 80 urte, El Sitio egoitzan eta Arriaga Antzokian egon zirela gogoratu genuen.

 Lina Tur Bonet biolinjoleak eta Álex Ramírez Gama pianojoleak Debussy, Ravel, Poulenc, Fallaren lanak, hala nola, F. García Lorcaren abestiak jo zituzten.

 1936ko urtarrilean, Garcia Lorcaren lanak Margarita Xirgúk antzeztu zituen Arriaga Antzokian, eta egilea bera ere zegoenez, El Sitio elkarteak omenaldi bat antolatzeko aprobetxatu zuen, gaur egun, Bidebarrietako Liburutegia den egoitza honetan.

  Hain zuzen ere, Bilboko egonaldi honetan, Lorca eta Margarita Xirgú azken aldiz egon ziren elkarrekin.

 Blas de Otero poeta bilbotarra, aurten bere  jaiotzaren urteurrena ospatzen dena, Arriaga Antzokian ekitaldi hauetariko  baten batean egon zen eta idatzi zituen azken olerkien artean García Lorca gogoratzen du batean. Olerki hau Garcia Lorcaren jaiotzaren 78. urteurrena ospatzeko, Fuente Vaqueros herrian, 1976ko ekainean egin zuten omenaldian irakurri zuen.

Jarraitu irakurtzen…