Introducción al género negro, tailerra San Ignazion

negrabiblioteca-1024x768

 

El primer relato considerado de género policíaco es de Edgar Allan Poe y fue escrito en 1841.

A partir de ahí, la lista es larga.

¿Te animas a urdir un buen asesinato en la biblioteca?

San Ignazioko liburutegiak narrazio tailerrak antolatzen jarraitzen du, publiko helduarentzat. Oraingoan liburutegietan arrakasta handia duen genero bati buruz gehiago ezagutzea proposatzen digu: genero beltza.

Tailerra: Introducción al género negro: breve historia, características, personajes…

Datak: azaroaren 17 eta 24an, biak astearteak.

Ordua: 18:00 – 20:00 h.

Lekua: San Inazioko liburutegia. Lehendakari Agirre Etorbidea, 170. Bilbao (Metro Sarriko, Levante irteera).

Tailerra DOAN da, baina ezinbestekoa da izena ematea liburutegian. Izena emateko epea zabalik dago leku guztiak bete arte.

 

Argazkia eta testuaren zati bat hemendik hartu ditugu http://www.blogseitb.com/narraciones/2015/11/06/la-biblioteca-mas-negra/

Arrakasta Deustuko Irakurketa Erreza tailerran

IMG-20151029-WA0004

Gaur amaituko da urrian eta azaroaren hasieran Deustuko liburutegian izan den Irakurketa Erreza tailerra. Tailer honek Entremanos (TEA autismo) elkartearekin antolatu dena, oso balorazio positiboa izan du bai bertan parte hartu dutenengatik, bai liburutegiko langileengatik, bai Blanca Mata dinamizatzailearen partetik.

Bilboko udal liburutegiek Irakurketa Erreza lantzen jarraitzen dute horrelako tailerrak antolatzen, kolektibo batzuen inklusioa eta gizarteratzearen helburuarekin.

 

Hitzaldia Deustuko liburutegian

EBC CE

Datorren azaroaren 11n Economía del Bien Común deritzon eredu ekonomikoari buruz hitzaldia izango dugu Deustuko Liburutegian, hizlaria Ivan del Caz izango delarik. Azken hamarkadetan gure ekonomia eta finantzak antolatu dituzten eredu ekonomiko tradizionalei begirada, gizarteen antolakuntza ekonomikoan lehentasunak, baloreak eta printzipioak birplanteatzeko.

Iván del Caz, Branding eta Bien Común disziplinetan konsultorea da, bere formakuntza akademikoa zabala da eta gaur egun lan egiten du eredu berri honetara urbildu nahi duten enpresak laguntzen.

  • Eguna: azaroaren 11, asteazkena.
  • Ordua: 18:30 h.
  • Lekua: Deustuko Liburutegia, Lehendakari Agirre, 42, BILBAO

Sarrera librea izango da, aforoa bete arte.

Jarraitu irakurtzen…