Debekatutako liburuak: erakusketa berria Bidebarrietan

1000919-300x225

Baina…. ¿benetan hauek guztiak debekatuak izan ziren?

1000909-300x225

Erakusketa honetan aurkezten ditugun liburuak Historian zehar, noizbait, nonbait, debekatuak, zentsuratuak, sute publikoetan erreak, baztertuak edota konfiskatuak izan diren liburu eta egileen lagin xume bat baino ez dira.

Ez daude guztiak eta zentsurak indarrean segitzen du, zerrenda berriak eragiten eta sorkuntza eta pentsamendu askatasunari oztopoak ipintzen.

Dena dela, egia ere bada liburu bat debekatzeak liburu berori irakurtzeko gonbitea ere badela. Beraz, geure gonbitea eginda dago.

Urtarrilaren 21etik martxoaren 21era.

Max Bilbon bizi da

max bilbon bizi da
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak “Max Bilbon bizi da” liburuaren aurkezpena egingo du gaur.. Liburua Laida Martínez Navarro idazleak idatzi du, eta marrazkiak Asier Sanz Nietok egin ditu.

Liburuak, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonen integrazioa errazteko Irakurketa Errazari buruzko nazioarteko jarraibideak jarraitzen ditu.

Udal liburutegietan topatuko dituzu liburu honen aleak maileguan eramateko.

Bertso-saioa Bidebarrietan – Argazkiak

Asteazkenean Euskara Eguna zela eta, Bidebarrietako liburutegian izan zen bertso-saiora hurbildu zirenak,  gehien bat euskaltegietako ikasle eta irakasleak, primeran pasatu zuten.

Eva Zubero Zuluaga

Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten bertsolariei: Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Unai Iturriaga, bikain aritu eta saio benetan atsegina egin zutelako.

Eva Zubero Zuluaga

Eskerrak Ainhoa Aranbururi, gai-jartzaileari, bere lan ona nabarmen geratu baitzen han geunden guztion gozamenerako.

Eva Zubero Zuluaga

Eskerrak ere han izan zineten guztioi, parte hartzeagatik. Hurrengo jardueretan gurekin berriz izatea espero dugu.

Laister arte!