Bilbao: Kultura-Planeta

Bilboko Udalak 2018rako hiriko kultur programazioa aurkezten du. “Bilbo: Kultura-Planeta” izenburupean, hiriko kultur jarduerako funtsezko edukiak biltzen ditu gidaliburu bakarrean, 120 ekimen baino gehiagorekin, kultura eta aisia jaialdi eta programa artean, Udaleko sailetatik edo udal erakunde edo sozietateetatik, antolatutakoak edo bultzatutakoak, Bilbao Ekintzatik, Arriaga Antzokitik, BilbaoMusikatik, BilbaoArtetik edo Azkuna Zentrotik, besteak beste.

Bilboko Udal Liburutegietan programaren aleak zure eskura daude

Parrapean Komiki Egunak

Erakusketek, hitzaldiek, liburuen aurkezpenek eta espezializatutako azoka batek zentratuko dute Bilboko Udalak euskarazko komikiaren inguruan antolatu duen “Parrapean – Komiki Egunak”.

Begoñako Liburutegian:

Komiki Lehiaketa: 14-17 urte bitarteko guztiek parte har dezaketa lehiaketan.

Lanak aurkezteko epea 2017ko irailaren 18tik urriaren 6ra bitartekoa, Begoñako Liburutegian.

“Tintazko itsasoan..branka haizeari!”. Daniel Redondo (Josep Camino Saria 2017) komikigilearen inguruko erakusketa.

Info +: http://kulturabarrutik.eus/eu/programa/parrapean-komiki-egunak/

Udako Liburutegiak

 

Bilboko Udal Liburutegiek antolatutako Udako Liburutegiak programa hasi berri da eta Miribilla, Elorrieta eta Zorrotzako guneetatik 500 lagun baino gehiago pasatu dira.

Etxera eramateko 75 liburu mailegatu izan dira eta 121 aldizkaria eta 186 liburu irakurri izan dute partehartzaileek bertan. Bestalde, haurrek zenbait tailer eta jarduekin izugarri gozatu dute.