BILBOKO UDALAK ABIAN JARRI DITU DATORREN ASTE SANTURAKO KONTZILIAZIO ETA UMEEN AISIALDI HEZIGARRI ETA OSASUNGARRIKO BERE PROGRAMAK
- Eskaintza 3 eta 13 urte bitarteko adingabeak dauzkaten familientzat da, eta eskola-oporretako bi asteetan gauzatuko dira, Uriko udaltegietan eta kiroldegietan.
- Guztira, 1.581 plaza eskaintzen dira: 699, umeen udalekuetakoak, eta 882, “Aste Santuan primeran kirola eginez” programakoak. Baterako zein besterako izena emateko epea otsailaren 26an hasten da.
- Bilboko Udalaren helburua da laneko eta familiako bizimodua uztartzen laguntzea, eta, aldi berean, aukerak ematea umeek trebetasun berriak eta jokoak ezagutzeko eta beren inguruetako adingabeekin harremanak izateko.
- Programak aldatzeko aukera izango da, osasun egoerak eskatuz gero.