Liburuaren Eguna

Lectura fácil

Datorren ostegunean, hilak 23, Nazioarteko Libuaren Eguna da. Hori dela eta Bilboko Udal Liburutegietan, aste honetan zehar, bai helduentzat bai haur eta gazteentzat, hainbat jarduera eskaintzen ditugu.

Haur eta gazteak:

Beste batzuen artean, azpimarratzekoak zera dira, apirilaren 23an, Begoñako eta Deustuko liburutegietan, Zeu Margolari! eta Review Competition Lehiaketen sarien banaketa eta ondoren honako ekitaldi hauek izango ditugun:

Begoñako Liburutegian: Ipuinkontaketa: Bertsol haritza. Ibai Esoain

Deustuko Liburutegian: Magia Saioa: Honest Lies. David Blanco

Helduak:

Apirilaren 20an, Zabalako Liburutegian: Taller de Lectura Expresiva. Carmen Pardo

Apirilaren 23an, Bibao Musika Liburutegian: Hitzaldia: La desigualdad de la mujer en la música. Sol Antolín Herrero.

Informazio gehiago Liburutegietan

Jarraitu irakurtzen…

Euskaraz irakurtzen Lehiaketaren sari banaketa

201502101816

Iban Iriarteri, “Euskaraz irakurtzen” lehiaketaren A kategoriaren saria egokitu zitzaion eta, joandako astean, Bidebarrietako Liburutegira etorri zen sariaren bila.

Ibanek eta bere senidekoek oso aukera ona izan zuten Bidebarrietako Liburutegia ezagutzeko.

Elkar Liburudendaren eskutik, 2014ko Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan gehien saldu diren liburu bik eta musika CD batek osatutako opari sorta izan zen saria.

Eskerrik asko Iban gure lehiaketan parte hartzeagatik.