Begoñako Liburutegiak sexu aniztasunari buruzko haur eta gazteentzako liburuen gida egin du.
Bilboko Udal Liburutegiek, datorren astelehenean, hilak 24, Udako Liburutegiak programa martxan jarriko dute.
Bilboko hainbat plazetan, prentsa, liburuak eta aldizkariak jarriko ditu guztien esku, eta irakurketa bultzatzeko jolasak eta tailerrak antolatuko dira, umeei zuzenduta.
EKAINAK 24 – UZTAILAK 19
Elorrietako parkea (San Inazio)
Gernikako lorategiak (Miribilla)
Azoka plaza (Zorrotza)
UZTAILAK 22 – ABUZTUAK 16
Errekaldeko plaza (Errekalde)
Karmelo plaza (Santutxu)
Eskoletako zelaia (Uribarri)
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 11:30etik 13:30era // 17:30etik 20:30era (jai egunak izan ezik)
Programaren helburua, herritarrek liburuekin eta irakurketarekin bat egiteko dituzten aukerak handituz eta eskolako oporraldian aisia alternatiba eskainiz.
Horrela, udal zerbitzuek eskaintzen jarraituko dituzten ohiko zerbitzuez gain, udan liburuak eta aldizkariak eta eguneroko prentsa jarriko dira guztien esku, eta batez ere umeei zuzenduta egongo diren irakurketa sustatzeko jolasak, tailerrak eta jarduerak antolatuko dira.
Horrez gain, liburuen mailegu zerbitzua ere jaso ahal izango da. Horrela, jendeak etxera eroan ahal izango ditu interesatzen zaizkion liburuak, eta ezarritako epean aisiarako gune berera itzuli. Udal Liburutegietako karnetik ez dutenek aldi baterako instalazio horietan eskatu ahal izango dute.
Bilboko Liburu Azoka martxan dago.
Bilboko Udal Liburutegiek kokatutako kasetan, honako hau eskaintzen dizugu:
Gure liburutegiei buruzko informazioa
Azken urte hontan, Bilbori buruzko edo bilbotarrek idatzitako liburuen erakusketa, hala nola, Azokara etorriko diren idazleek idatzitzko liburuen lagin bat ere ikusgai egongo da.
Areatzako parkean, ekainaren 9ra arte Bilboko Liburu Azoka izango da.
Liburuen aurkezpenak, hitzaldiak, sinadurak, tailerrak, literatura sariak egongo dira.
Areatzako pasealekuan
Maiatzaren 30etik ekainaren 9ra arte
11:00-14:00 / 17:00-21:00
Maiatzean, Bilboko Udal Liburutegietan:
Haurrentzat:
Hainbat ipuinkontaketa, Zientzia eta Birziklatze Tailerra, Magia saioa.
Helduentzat:
Literatura Tailerrak gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez, Begoña, Bidebarrieta, San Frantzisko eta Deustuko Liburutegietan.
Idazmen Tailerra San Ignazioko Liburutegian.
Bidebarrieta Kulturgunean:
Zikloak: Kultura eta Pentsamendua, Matematika Eguneroko Bizitzan, Eztabaidak Literaturarekin