Liburutegiaren Eguna

imagen-13

Nazioarteko Liburutegiaren Eguna (urriak 24) dela eta, Bilboko udal liburutegietan hainbat jarduera burutu egin dugu bai helduentzat bai haurreentzat:

  • Helduentzat:

Bidebarrietako Liburutegia (Kulturgunea): La Biblioteca de……..Luz Gabás.

Moderatzailea: Idoia Jauregi.   urriak 24   19:30     

Palmeras en la nieve izeneko elaberria arrakastatsuaren idazlea den Luz Gabasek  eta, halaber, izenburu bereko pelikula oinarrituta dagoen elaberria izanik, bere liburutegia eta irakur-esperientzia jorratuko du.

  • Haurreentzat: Ipuinkontaketak

Biblioteca de Deusto: Zaku bete. Miren Larrea eta Eider Éibar.

Urriak 22       11:30       EUSK

Biblioteca de Castaños: Ortzadar-arraina.             

       Urriak 24       18:00       EUSK

Biblioteca de San Adrián: Karabí Karaba. Inés Bengoa.

Urriak 24       18:00       EUSK

Biblioteca de Zurbaranbarri: Kamishibai ipuin japoniarrak. Inés Bengoa.

Urriak 26        17:00       EUSK

Biblioteca de Ibaialde: Ipuinak jo eta musikak kantatu. Badut Taldea.

Urriak 27        18:00       EUSK

Biblioteca de Rekalde: Txominen ohiturak.

Urriak 27        18:00       EUSK

“Obaba” munduko leku literariotzat kanonizatua

obaba

Literaturaren historian sortu diren unibertso literario garrantzitsuenak bildu dituzte Literary Wonderlands liburuan (Black Dog & Leventhal Publishers). Eta literaturak eskaini dizkigun mundu zoragarrienen artean, hortxe sartu dute Obaba.

Literary Wonderlands: A Journey Through the Greatest Fictional Worlds Ever Created“, halaxe du izenburu Laura Millerrek atondutako bildumak (Black Dog & Leventhal Publishers. New York, 2016). Oso edizio zaindua duen liburua da, literaturaren historian sortu diren fikziozko unibertso literario ederrenen aipamenekin.

Editoreek 100 idazlan bildu dituzte katalogoan, beraientzat literaturaren historian giltzarri izan direnak, eta guztiak ere irakurleontzat ezagun-ezagunak, besteak beste, Odisea, On Kixote, Gulliverren bidaiak, Alizia herrialde miresgarrian, Eraztunen jauna, Ehun urte bakardadean, Harry Potter, Pedro Paramo,… eta beste makina bat. Horien artean, euskaldunok ere badugu ordezkaririk, Bernardo Atxagaren “Obabakoak” (eta Obaba bera) sartu baitituzte historiako lanik aipagarrienen artean, idazleak Obaban sortu duen mundu literarioaren garrantzia azpimarratuz.

 

Zerbitzu berria: Liburu elektronikoen irakurgailuen mailegua

ereader

Irailaren 20tik aurrera udal liburutegiek liburu elektronikoak irakurtzeko gailuak mailegatuko dituzte. Liburutegi guztietan edukiko dituzu aparailu hauek, Buian izan ezik. Gailu hauek maileguan hartzeko ezinbestekoa izango da 18 urte beteta izatea, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko txartela aurkeztea NANarekin edo pasaportearekin batera, eta mailegu fitxa bat sinatzea, bertan erabilera-baldintzak onartzen direlarik.

Pertsona bakoitzari irakurgailu bakarra utziko zaio,  30 egunerako, eta epe hori ezin da luzatu. Erreserbak egin ahal izango dira.

Kontuan izan Bidebarrietako liburutegian mailegua eta itzulketa Egunerokotasun Gelan egin beharko dituzula.

Zelan berriztu Bilboko Udal Liburutegien maileguak

Renovación préstamo

1. Sar zaitez katalogoan http://www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua

2. Zure datuak sartu:…
Karneta: Erabiltzaile zenbakia da, txartela berrikoa.
Gakoa: zure jaiotze-data EEHHUUUU (eguna, hilea, urtea)

3. Zure izena agertuko da, orduan sartu “Nire liburutegia” atalean.

4. Hor zure maileguak ikusiko dituzu. Ondoan markatzeko kasilla bat badaukate epea luzatu dezakezu. Markatu kasilla eta “Berriztu” aukeratu. Ikusiko duzu epea luzatu dela.

Kontuan izan!
Maileguak berriztu ahal dituzu epea kadukatzeko 5 egun edo gutxiago falta direnean.
Beste erabiltzaile batek erreserba egin badu zure mailegu baten gainean ezin izango duzu dokumentu hori luzatu.

Ez ahaztu saioa itxi