Federico García Lorca eta Margarita Xirgúren oroimenean

Lorca Xirgu El Sitio

Joandako ostiralean, Bidebarrietako Liburutegian, musika errezital baten bidez, Garcia Lorca eta Margarita Xirgú, orain dela 80 urte, El Sitio egoitzan eta Arriaga Antzokian egon zirela gogoratu genuen.

 Lina Tur Bonet biolinjoleak eta Álex Ramírez Gama pianojoleak Debussy, Ravel, Poulenc, Fallaren lanak, hala nola, F. García Lorcaren abestiak jo zituzten.

 1936ko urtarrilean, Garcia Lorcaren lanak Margarita Xirgúk antzeztu zituen Arriaga Antzokian, eta egilea bera ere zegoenez, El Sitio elkarteak omenaldi bat antolatzeko aprobetxatu zuen, gaur egun, Bidebarrietako Liburutegia den egoitza honetan.

  Hain zuzen ere, Bilboko egonaldi honetan, Lorca eta Margarita Xirgú azken aldiz egon ziren elkarrekin.

 Blas de Otero poeta bilbotarra, aurten bere  jaiotzaren urteurrena ospatzen dena, Arriaga Antzokian ekitaldi hauetariko  baten batean egon zen eta idatzi zituen azken olerkien artean García Lorca gogoratzen du batean. Olerki hau Garcia Lorcaren jaiotzaren 78. urteurrena ospatzeko, Fuente Vaqueros herrian, 1976ko ekainean egin zuten omenaldian irakurri zuen.

Jarraitu irakurtzen…

Arrakasta Deustuko Irakurketa Erreza tailerran

IMG-20151029-WA0004

Gaur amaituko da urrian eta azaroaren hasieran Deustuko liburutegian izan den Irakurketa Erreza tailerra. Tailer honek Entremanos (TEA autismo) elkartearekin antolatu dena, oso balorazio positiboa izan du bai bertan parte hartu dutenengatik, bai liburutegiko langileengatik, bai Blanca Mata dinamizatzailearen partetik.

Bilboko udal liburutegiek Irakurketa Erreza lantzen jarraitzen dute horrelako tailerrak antolatzen, kolektibo batzuen inklusioa eta gizarteratzearen helburuarekin.

 

Aste honetan, liburutegietan

programa mayo 2015

Aste honetan, hainbat jarduera, liburutegietan:

Haur eta gazteak:

  • Otxarkoaga: maiatzaren 20an: “Hor doa magia”. Madiber. 8-13 urte. Euskaraz

1 (3)

  • Errekalde: maiatzaren 20an: Tailerra: “Personajes mitológicos de Euskal Herria”. Rafa Villa. 8-13 urte. Gaztelaniaz

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

  • Ibaialde: maiatzaren 21ean: Ipuinkontaketa: “Paperezko zirkua”. Apika. 5-9 urte. Euskaraz

ANA  SANNJUAN 2014

Horrez gain, Begoña, Errekalde, San Frantzisko, Castaños, Deustu, Irala eta Zorrotza Liburutegietan, hainbat eskolako ikasleek, adostutako saioetan, honako idazle hauekin solasaldiak izango dituzte: Seve Calleja, Jasone Osoro, Pablo Zapata, Jon Arretxe eta Fernando Morillo.

Helduak:

  • Bidebarrieta: maiatzaren 18an: Hitzaldia: “Ironías del ciudadano”. Antonio Valdecantos
  • Bidebarrieta: maiatzaren 19an: Hitzaldia:”Erronkak Euskal Literaturan”. Laura Mintegi eta Iban Zaldua

Haur eta gazteentzako jarduerak 18:00etan izango dira eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Helduentzako jarduerak, Bidebarrietan, 19:30etan izango dira

Informazio gehiago gure programan