Atrapados en el paraíso

atrapados en el paraiso

 

Egilea: Patxi Irurzun.
Izenburua: Atrapados en el paraíso
Argitaletxea, urtea: Pamiela, 2014.
ISBN: 978-84-7681-842-8
Hizkuntza: Gaztelania
Orriak: 254

 

2002an, Patxi Irurzun idazle iruindarrak, bidaia kontaketen txapelketa bat irabazi zuen eta Filipinetara eta Papua Ginea Berrira bidaiatzeko erabili zuen saria. Liburu hau bidaia horren kronika da. Liburuan, Patxi Irurzun bidaiarien anti-heroi bat bezala agertzen da, edo Patxik berak esaten duen legez, bidaiarien Mr. Bean-a bezala.

Zinezkotasunez eta humorez betetako istorioa.

Ez zen diruagatik

ez zen diruagatik

 

Egilea: Ana Jaka
Izenburua: Ez zen diruagatik
Argitaletxea, urtea: Elkar, 2014.
ISBN: 978-84-9027-232-9
Hizkuntza: Euskera
Orrialdeak: 159

 

Hozkailu bat erdi hutsik agertzen da eleberri honen azalean. Olgaren hozkailua da, Ana Jakaren kazetari andoaindarren lehenbiziko eleberriaren protagonistarena. Hozkailua, Olgaren eta bere bi adiskideen gabezi materialen eta emozionalen erakusgarri bat besterik ez da.

Ipuinkontalaria San Adrianen – data aldaketa

apika gure basoa

Abenduaren 22an San Adriango liburutegian izango zen Apika taldearen  “Gure basoa” ipuinkontaketa, abenduaren 15era pasatu da, 18:00etara.

Interesa duten guztiek izena eman ahal dute abenduaren 2tik aurrera, liburutegira joaten, telefonoz (94 444 78 32) edo emailez bibliotecasanadrian@ayto.bilbao.net

Ipuinkontaketa hau euskeraz izango da 4 eta 9 urte arteko umeentzat.

Barkatu eragozpenak.

Max Bilbon bizi da

max bilbon bizi da
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak “Max Bilbon bizi da” liburuaren aurkezpena egingo du gaur.. Liburua Laida Martínez Navarro idazleak idatzi du, eta marrazkiak Asier Sanz Nietok egin ditu.

Liburuak, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonen integrazioa errazteko Irakurketa Errazari buruzko nazioarteko jarraibideak jarraitzen ditu.

Udal liburutegietan topatuko dituzu liburu honen aleak maileguan eramateko.