Apirileko programa

Apirila

Bilboko Udal liburutegietan, hainbat jarduera eskaintzen ditugu, apirilean.

Haur eta gazteentzat: komiki eta historiaurreari buruzko tailerrak. Liburuaren Egunaren dela eta ipuinkontaketak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, hala nola Zeu Margolari eta Review Competition lehiaketen opari banaketa Begoña eta Deustuko Liburutegietan hurrunez hurren.

Helduentzat: erakusketak, liburuen aurkezpenak eta hainbat gairi buruzko hitzaldiak, haien artean azpimarratzekoak dira: Historiaurreari buruzko zikloa Begoñako eta Deustuko Liburutegietan eta Matematikak eguneroko bizitzan izenekoari buruzkoa Bidebarrietako liburutegian; hala nola, Bilbao Musikan, Musika eta Literatura jorratuko duen hitzaldia.

Horrez gain, Liburuaren Eguna dela eta, Bidebarrietako Liburutegian, Espido Freire idazleak eta Josune Muñoz literatur kritikalariak “Seré yo misma. Charlotte Brontë (1816-1855)” hitzaldian, XIX. mendeko emakume idazle ingelesak jorratuko dituzte.

PROGRAMA

 

Urriko programa

~MyBitmap

Bilboko Udal Liburutegietan, urrian zehar edonork parte hartzeko hainbat jarduera martxan jarri ditugu:

Ipuinkontaketak eta tailerrak bai euskaraz bai gaztelaniaz eta ingelesez, txikientzat, gazteentzat komiki tailerra eta helduentzat, errezitalak, kontzertuak, hitzaldiak… programa hauen barruan: Parrapean, Begoñako liburutegian, eta Bilbaopoesía, Bidebarrietan.

Horrez gain, Liburutegiaren Eguna dela eta, urriaren 24an, Bidebarrietako Liburutegian bisita gidatuak izango dira euskaraz eta gaztelaniaz.

Zer behar dut mailegu digitala egiteko?

Euskadiko autonomia-erkidegoko liburutegi publikoren bateko erabiltzaile izatea.

1) Bilboko Udal Liburutegien Sareko edo Azkuna Zentroko Mediatekako erabiltzaile bazara, identifikatzeko hauek sartu beharko dituzu:

ERABILTZAILEA: NAN edo pasaporte zenbakia, hizki barik.

PASAHITZA: erabiltzaile-txartelaren zenbakia, ezkerretan zeroak sartu barik.

2) Euskadiko autonomia-erkidegoko beste liburutegi publiko bateko erabiltzailea bazara, erabili ohi dituzun gakoak sartu beharko dituzu. Gakoak ahaztu badituzu, galdetu dagokion liburutegian zeintzuk diren.

Adobe-ren ID bat eduki behar duzu.

Hori erabiltzaile-kontu jakin batekin dago lotuta. Beraz, zuk instalatu behar duzu beharrezko dispositiboetan.

Adobe-ren ID-aren instalazioa egiteko zailtasunak edukiz gero, KZgune batera joan zaitezke eta bertan kontsultatu. Bilbon hauexek dira:

Basurtun. Zankoeta,1. Tel. 944033328

Begoñan. CD Zirko Amateur, 2. Tel. 944033329

Deustun. Agirre Lehendakaria, 42. Tel. 944033330

Otxarkoagan. Pau Casals etorb., 19. Tel. 944033331

Uribarrin. Castaños, 11. Tel. 944033332

Zorrotzan. Hermogenes Rojo, 1. Tel. 944033333

 

Zerbitzu horretara sartzeko www.euskadi.net/eliburutegia