Bidaiaren Txokoa. Erakusketa Begoñako Liburutegian: “Bidez bide bi gurpil gainean”

BIDAIARIEN TXOKOA 2021.

BEGOÑAKO LIBURUTEGIA. Erakusketa:  “Bidez bide bi gurpil gainean” (batez ere, motoz eta bizikletaz).

Erakusketaren mamia Bilboko Udal Liburutegi Sareko liburuek (bidaia deskribapenak zein literatura) eta filmek osatuko dute.

Bidaiarien txokoa” jardueraren lehenengo astean Begoñako liburutegian erakusgai izango dira eta otsailaren 26tik maileguan eraman ahal izango dira.

Informazio gehiago:

http://kulturabarrutik.eus/wp-content/uploads/2021/01/RGV_2021_folleto_A5.pdf

https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2021/02/16/bidaiarien-txokoa-2021/z12-detalle/eu/

http://kulturabarrutik.eus/eu/programa/rincon-de-la-gente-viajera-3/

Libros de película: hitzetatik irudietara

Bidebarrietako Liburutegiko Egunerokotasun Gelan erakusketa berria.

Literatura eta zinema, zinema eta literatura. Liburua edo filma? Arte gisa ulertutako literaturaren eta ikuskizuntzat jotako zinemaren arteko polemika ez da gaurkoa, zineman egindako lehen egokitzapenarekin bat jaio zen, hau da, zinemaren beraren hastapenetan.

Film sorta txiki honek literaturaren eta zinemaren arteko harremana nabarmendu nahi du. Bi diziplina horiek abenturarako zubia dira, helburu komun batekin: istorioak kontatzea. Zinemak irudia erabiltzen du arreta eta emozioa erakartzeko, eta liburuan, berriz, hitza erabiltzen da fantasiazko irudiak sortzeko.

“Libros de pelicula: hitzetatik irudietara” istorio hauetan ezkutatzen diren liburuak ezagutzeko gonbidapena da. Ikusteko eta irakurtzeko gonbidapena. Murgildu unibertso ziraragarri honetan, aurrera!!!

Arimen Gaua

 

Arimen Gaua dela eta, Bilboko hainbeste liburutegitan (Zurbaranbarri, Deustu, Begoña, Otxarkoaga), beldurra pasatzeko eta gainditzeko liburu erakusketak antolatu ditugun.

 

“Relatos Enfrascados” Erakusketa

“Kontakizun Flaskoetan” erakusketa, San Ignazioko Liburutegian.

En estos frascos, encontrarás cuentos y poemas en conserva de autoras y autores “kilometro 0” o fragmentos de libros “Gran Reserva”.

San Ignazioko Liburutegian, Llum Saumellek gidatutako “Enfrascados, relatos que caben en un frasco” izeneko Idazmen Tailerretan partehartzailek egindako kontakizunak dira.

Hartu flasko bat, ireki eta barruan dagoen kontakizuna edo poema irakurri eta, nahi baduzu ekarri zuk ere flasko bat zuk idatzitako kontakizun edo zure gustokoa den lan baten zatia barruan sartuta.