Hasiera

«Hasiera» liburu ilustratuak islatzen ditu izuaren aurreko samurtasuna, erabateko prekarietatearen aurreko irudimena, giza dramaren aurreko kemena.

Paula Carballeira gerra baten ondorio krudel eta suntsigarrien gainean poesia egiteko gauza da. Sonja Danowski-ren ilustrazio hiperrealistek, berriz, bonbardaketen ondoriozko hondamendiaren eszenatokietaraino daramatza irakurleak.

Lan sentikor eta samur hau, bestalde, liburuari egindako omenaldia da bakerako tresna den aldetik; bibliotekei egindako omenaldia, jakintzazko faro argitsuak diren aldetik; ahozko hitzari egindako omenaldia, arimaren elikagaia den aldetik. Arazo guztiak gorabehera, «Hasiera» liburuak itxaropenezko mezua dakar: bizitzak aurrera egiten du, barre algarak nahigabe lehertzen dira, umeek ezin diote haurtzaroa bizitzeari utzi, edozein gerrak kendu nahi dien arren.

haiserra

Egilea: Paula Carballeira
Izenburua: Hasiera
Argitaletxea, urtea: Pamiela, Kalandraka, 2012.
ISBN: 978-84-7681-710-0
Adina: 8-10 urte
Hizkuntza: Euskera

Patioan

Patioan egaña

 

  • Izenburua: Patioan
  • Egilea: Arrate Egaña Gimenez
  • Argitaletxea, urtea: Elkar, 2015

Sinopsia

Mikel Zarate Haur Literaturako Saria irabazitako kontakizun honek neska koxkor bat aurkezten digu, Malen, eskolako jolas orduan, mutilak patioan futbolean ari direnean, patioaren erdian jartzea erabaki dueña, hortxe egon nahi duelako. Malenen jarrerak hainbat arazo eta buruhauste sortuko ditu, eta horren aurrean modu batera nahiz bestera erreakzionatu beharko dute irakasleek, ikaskideek, gurasoek… Ausardia erakusten du egileak gaia hautatzean, eta trebezia berau lantzean. Haurrentzako historio batek eskatzen duen sinpletasunean baina sinplekerian erori Gabe.

 

Kanpoaldeko munduan

kanpoaldeko munduan

 

  • Egileak: Maurice Senda eta Manu López Gaseni.
  • Izenburua: Kanpoaldeko munduan
  • Argitaletxea, urtea: Pamiela [etc.], 2015.
  • ISBN: 978-84-7681-861-9
  • Hizkuntza: euskera
  • Orrialdeak: 42
  • Adina: 8tik 10 urtera

Sinopsia

Sentimenduei buruzko ipuin onirikoen trilogiako hirugarren emanaldia da “Piztiak bizi diren lekuan” eta “Gaueko sukaldean” tituluekin batera. Lehen aldiz 1981ean argitaratu zen. Bi ahaizparen arteko erlazioa kontatzen du, oraingo honetan,  ilustrazio sinbolikoen bidez. Irudiak xehetasun, sinbolo eta erreferentziaz gainezka daude: adibidez, natura birsortu egiten da fantasia handituz doan neurri berean.