LIBURU DIGITALAK DESKARGATU ETXEAN

Gogoratu etxean liburu digitalak deskargatu ahal dituzula edo streaming bidez irakurri.

Sartu https://www.eLiburutegia.euskadi.eus webgunean

Sartzeko klabeak:
Erabiltzailea: zure liburutegiko karnetaren zenbakia (NANa letra barik)
Pasahitza: zure jaiotze data formato honetan EEHHUUUU (E eguna, H hilea, U urtea) adibidez 1985eko apirilaren 2an jaio bazara zure pasahitza hau da: 02041985

Liburu zerrenda luzea daukazu, aukeratu zeure gustukoa!

IKERTZAILE KARNETA

Ikertzaileek mailegurako baldintza bereziak izan ditzakete Bilboko Udal Liburutegietan (dokumentu gehiago eta epe luzeagoa mailegurako)

Horretarako zera aurkeztu behar dute urtero liburutegian, ikerketa egiten ari diren erakundeak emandako agiria, ikertzaileak direla ziurtatzeko eta NAN edo pasaportearen fotokopia.

Nor izan daiteke ikertzailea?
– tesia, masterra, etab. egiten ari direnak
– ikastetxe bateko irakasleak direnak
– ikerketan zentro batean lan egiten dutenak
– ikerketak egiten ari direnak aldizkari batean argitaratzeko, edo web ofizial batean, etab.